Metapostarekin bat egiteko itun berria: Ipar Kutxa

Oraindik Metaposta jaio berria dela esaten gabiltza, baina zerbitzuak jada 10 egun hauetan alta hartu duten 2.000 erabiltzaile ditu. Zenbakia txikiagoa izango balitz ere lan egiten jarraituko genukeen arren, kopuru hori izateak motibazio handiagorekin lan egitea eragiten du. Horregatik, teknikariak etengabe hobekuntzak egiten ari dira, zuk Metaposta betidanik erabiltzen duzun zerbitzua dela sentitzea lortzeko. Azken finean, gure helburua Metaposta zure gustukoa, erraza eta erabilgarria izatea da.

Igorleek ere Metapostaren sistemekin integratzeko lanetan dabiltza. Gaur bertan, Ipar Kutxako zuzendari nagusiak, Carlor Osés-ek Metapostarekin bat egiteko hitzarmena sinatu du eguerdian. Metapostako ordezkari, Juan Goicolea Berrikuntza eta Teknologia sailburuorde eta Metapostako presidenteak izenpetu du ituna.

Hasiera-hasieratik, Ipar Kutxak METAPOSTArekin batera lan egin du, on line eskaintzen duen banka-zerbitzuaren bitartez erabiltzaileen altak errazteko asmoz.

Apurka apurka, zerrenda handitzen doa.

Metaposta & Ipar Kutxa