«

»

Mar
21

Metaposta @asLAN saria irabazten du

Metaposta ganador del premio asLANDuela aste pare bat Administrazioetan eta Erakunde Publikoetan IKT Berritzaile eta Eredugarrien artean Arrakastako Kasuak Deialdian, Administrazio Autonomikoetako kategorian finalista izateagatik pozak zoratzen bageunden, orain eztitan gaude jakitean saria irabazi dugula! Proiektuak baloratu dituzten eta Metapostari saria eman dioten adituek, erabakia hartzeko izan duten irizpide nagusia zerbitzuaren berrikuntza eta eredugarritasuna izan da. Boto-multzoa hiru bideetatik datoz: Web gunearen erabiltzaileengatik, bazkideengatik eta enbaxadoreengatik. Arrazoi horregatik, blog honetatik eskerrak eman nahi ditugu botoa eman diguzuen pertsona guztiei, eta batez ere, pozten gara Metaposta zuen proiektu irabazlea dela jakiteagatik.

Aitor Velascok, Metapostako presidentea dena, “Metaposta, zure dokumentu-gordailu elektronikoa, zure postontzia Sarean” proiektuarekin irabazle izan den Arrakastako Kasuaren aurkezpena egingo du SITI/asLAN Azokaren XVIII. edizioan, apirileko 5etik 7ra Madrilgo Azokan ospatuko dena. Apirileko 7an, Kategoria bakoitzeko Sarien banaketa egingo da Erakunde Publiko ezberdinen ordezkarien, @asLAN elkarteko enpresa-kideen zuzendarien, Entitate kolaboratzaileen, 10 kategorien ordezkarien eta Komunikabideen presentziaren aurrean. Aitor Velascok atzo esan zuenez, “Euskal Herrian jaio den, baina zabaltzeko asmoa duen proiektuari aitorpena ematen dion sari hau asko eskertzen dugu”. Era berean, Metapostako zuzendariak azpimarratu zuen “Informazio gizartearen sustapenaren izaera estrategikoa, Metaposta bultzatzen duena”

SITI/asLAN Azokaren eguna heltzean bertan aurkezten diren berrikuntzei buruzko informazio guztia emango dizuegu, ziurrenik oso ideia berritzaile eta, batez ere, erabilgarriak izango baitira.

Share

Sarrera erderaz: ES

  • Delicious
  • Facebook
  • Reddit
  • StumbleUpon
  • Twitter
  • RSS Feed