Bai sorpresa atsegina! Metaposta finalista…

Duela hilabete batzuk Metaposta Sistema @asLAN elkarteak ospatzen dituen sarietara aurkeztu zen, eta gure harridurarako finalista geratu da! Zehazkiago esanda, finalista da “Administrazio Autonomikoa” kategorian, Administrazioetan eta Erakunde Publikoetan IKT Berritzaile eta Eredugarrien artean Arrakastako Kasuak Deialdian. Ekimen honek helburu nagusi du ezagutzen elkar-trukaketa erraztea da, publikoki Administrazio Publikoko IKTen arduradunak aintzat hartzen diren bitartean.

2011ko edizio honetan, 94 arrakasta-kasu parte hartu dute. Hauen artean 27 finalista aukeratu dira prozesu ireki eta garden baten bidez, zeinean 867 adituk haien botoa eman duten, alajaina! Ta badirudi Metaposta gustatu zaiela.

Martxoaren 9an, proiektu irabazlea plazaratuko da, eta jada zure botoa eman dezakezu www.siti.es/CasosdeExito web gunean.

Zure botoa izango dugu? 😉