Ziurtagiri digitala erabil ezazu Metapostan

METAPOSTAn alta emateko eta zure postontzian modu askoz seguruagoan sartzeko proposatzen dizugu ziurtagiri digital onartuak erabiltzea: NAN elektronikoa, IZENPE hiritar txartela edo ONA txartela.

eDNIMetaposta admite Certificado Digital IzenpeMetaposta admite el certificado digital ONA

Zure dokumentuak sinatu elektronikoki eta Metapostan gorde

Etxean edo atzerrian egonda, sinadura elektronikoko europar legediak elektronikoki sinatutako eta METAPOSTAn gordetako edozein dokumenturen balio legala bermatzen du: baimenak, bidai-txartelak, dokumentu legalak, ea.

METAPOSTAk, Onartutako Sinadura Elektronikoaren abantail guztiak ditu: egiazkotasuna, konfidentzialtasuna, segurtasuna, uko egiteko ezintasuna.

Guzti hori hurrengoan laburtzen da:

  • Sistemara heldutako mezuen jatorri eta izaeraren bermea.
  • Dokumentu edo mezu ororen igorle eta hartzaileen identitatearen ziurtasuna.
  • Mezu edo dokumentu guztien igortze eta jasotzearen ziurtasuna.

Hardware / software / azpiegiturarik beharko dut Metapostan elektronikoki sinatzeko?

METAPOSTAN alta hartzeko, sistemara sartzeko edo dokumentuak digitalki sinatzeko, sinadura elektronikoko ziurtagiri digitala izateaz gain, txartel irakurgailu bat izan beharko duzu.

Irakurgailu hori, zure ordenagailuan instalaturik izan beharko duzu, horrekin aritzeko beharrezko driver edo programa batzuekin batera. Informazio gehiago izateko, METAPOSTAren web orrian dagoen laguntza irakurtzea gomendatzen dizugu: http://www.metaposta.com/eu/certificado_digital.html

Metaposta alta hartu dut. Nola sinatzen ditut dokumentuak orain?

Metapostan dokumentuak sinatzeko aukera

METAPOSTAra igotako dokumentua irekitzean, “Sinatu dokumentua” botoia sakatuz sinatu daiteke, onartutako sinadura elektronikoko txartel bat erabiliz.

Aukera hau eskuragarri egongo da METAPOSTA saioa ziurtagiri elektroniko baten bitartez hasi duten erabiltzaile guztientzat, eta, izenak adierazten duenez, erabiltzaileari ikusgai duen dokumentua sinatzeko aukera emango dio, ziurtagiri elektroniko pertsonalaren bitartez.

Erabiltzaileak bere dokumentuak sina ditzake bakarrik, hau da, ezin izango du beste batzuek partekatutako dokumenturik sinatu.

Sinadura elektronikoa

Dokumentuak sinaduraren bat duenean laugarren erlaitza agertuko da, eta dokumentuaren sinadurari buruzko datuak erakutsiko dizkigu.

Sinadura elektronikoaren xehetasunak

Metapostara dokumentu bat igotzean elektronikoki sinatzea

Edozein dokumentu METAPOSTA sistemara igotzean, aldez aurretik dokumentua sinatua dagoen ala ez galdetzen digu.

Metapostara dokumentuak igotzeko aukera

Baietz erantzuten badugu, METAPOSTAk erabiltzaileari bi fitxategiak —dokumentua eta sinatzeko fitxategia— hautatzeko eskatuko dio erabiltzaileari.

Ezetz erantzunez gero, aldiz, dokumentua baino ez du eskatuko. Behin dokumentua hautatu ondoren, METAPOSTAren dokumentu-gordailura edo postontzira igoko dugu.

Argibide hauetaz gain, METAPOSTAk edozein zalantza izan daitekeen pertsonentzat erabiltzaileari emateko zerbitzua du: 902 540 540metaposta@metaposta.com

Facebook edo Twitter sareetan ere egin dezakezue zure kontsulta. Edota blog honetan iruzkin bat argitaratu.