Metapostarekin, dena ordenean

Askotan, paper garrantzitsuak etxeetako artxibategietan gordetzen denbora gehiegi ematen dugu, gure karpetak eta apalategiak egoki antolaturik ez izateagatik. Hemendik aurrera Metaposta gure dokumentu guztiak gordetzeko toki berria izango denez, karpetak antolatzeko moduak eta karpetetan automatikoki sartzeko arauak nola eratzen diren erakusten dizuegu.

Metapostan karpetak sortzea oso erraza da, gainera, sistemak azpikarpetak sortzeko, izenez aldatzeko, mugitzeko eta beste hainbatetarako aukera eskaintzen digu.

Horregatik, orain karpeten zuhaitzerako orden bat finkatu arren, etorkizunean edozein gauza, edo goitik behera aldatu nahi badugu, oso erraza izango da guretzat, gure etxeko artxibategietan ematen genuen denboraren ezta laurdena ere erabili behar izan barik.

Gure dokumentu gordailuan sartuta gaudenean, pantailaren goi-ezkerreko aldean ikusi dezakegu karpeten zuhaitza. Karpeta hauek, “Sarrerako postontzia”, “Konpartitutako dokumentuak” eta “Baztertutako dokumentuak” izan ezik, erabiltzaileak konfiguratu dezakeen karpetak dira, hau da, karpeta berriak sortu, daudenak ezabatu, izenak aldatu edo zuhaitzetik mugitu murrizketarik gabe.

Sarrerako postontzian bidaltzen diguten guztia jasoko dugu, kontrakoa adierazten duen arau bat sortzen dugunean salbu.

Artxibo barruan, gustura gehitu eta antolatu ahal izango ditugu behar ditugun karpeta eta azpikarpeta guztiak.

Gure dokumentu gordailuko edozein dokumentu ezabatzean, Baztertutako dokumentuen karpetara pasako da, eta bertan berreskuratzeko edo behin betiko ezabatzeko aukera izango dugu.

Gure karpeten zuhaitzean gauza bakoitza zer den dakigula, gure neurrira konfiguratzen has gaitezke, dokumentu bakoitzak Metapostan bere tokia izan dezan.

Karpeten zerrendaren gainean eskumako botoia sakatzen badugu, karpetak konfiguratzeko aukerak agertuko zaizkigu menu batean.

  • Sortu karpeta: Izenak ezin ditu 50 karaktereak gainditu.
  • Ezabatu karpeta: Metapostan ezin izango dira 2 karpeta mota ezabatu: arau baten menpean daudenak eta guk geuk konpartitutako dokumentuak barnean dituztenak.

 

 

Karpetak konfiguratzeko beste aukera argiago bat ere badugu behe-ezkerreko menuan: Kudeatu karpetak menua. Bertan klikatuz, aurrean ikusitako aukera berdinak agertuko dira, baina kudeatzeko modu errazago bat eskainiz.

Gure karpeten zuhaitza bukaturik dugunean, karpeta bakoitzera Sarrerako postontzian ditugun dokumentu guztiak mugitzen hasi ahal gara (saguarekin eramanez, dokumentu gainean ezkerreko botoia sakatuz edo dokumentua aukeratuz eta goiko aldeko aukerak erabiliz).

Orain, sarrerako postontzia hutsik dugunean, eta dokumentu bakoitza bere tokian gorde ditugula, arauak sortuko ditugu prozesua eskuz egiten ematen dugun denboraren alde handia aurrezteko.

Itxuratu nire kontua menu barruan (behe-ezkerraldeko menuan), Arauak sortzeko aukera dugu. Arau hauek, hautatutako igorle edo tipo zehatz bateko dokumenturen bat jasotzen dugun bakoitzean emango da, bi ekintza hauek arautuz: Karpetan sartzea automatikoki edo Konpartizio automatikoa. Gure kasuan, lehendabizikoa aukeratuko dugu, eta argibideak jarraitu.

Gustatuko litzaiguke ikustea nola antolatzen dituzun zuk zure karpetak Metapostan, ez izan zure proposamena bidaltzeko zalantzarik. Metapostan ditugun dokumentuetan zehar mugitzeko beste aukera Etiketak sortzea da, karpetekin guztiz bateragarriak direnak. Nola antolatzen duzu zure dokumentu gordailu elektronikoa?