Euskal Encounterrean ikusiko dugu elkar

Metaposta repartirá Txoripan en la Euskal Encounter

Euskal Encounter, Euskal Party, #euskal… hamaika modutan ezagutzen dugun topagunea, oso hurbil dago, eta Metaposta ere bertan egongo da.

Ospakizuna, informatikako profesional eta zaleek antolatzen duten bilera edo topagune erraldoi batean datza. Bertan hainbat eguneetan zehar informatikarekin zerikusia duten puntako ekintzak egiten dira eta ezagutza anitzak elkar trukatzen diren bitartean. 19. edizio hau, Barakaldoko Bilbao Exhibition Center (BEC) azokan izango da, hilabete honetako ostiral 22ko 10:00etatik, asteleheneko 19:00etara, eta Metaposta ikasteko eta konpartitzeko gogo handiz egongo da bertan.

Baina ez gara esku-hutsik agertuko… Txoripanak eramango ditugu! Encounterrera joango zareten pertsona guztiek, soilik Metapostan alta hartzeagatik, gure gunera gerturatu ahal zarete eta txartel bat eskuratu Txoripan bat eta sagardo edo freskagarri bategatik trukatzeko. Gainera, txartel horrekin, zozketa batean zartuko zarete PCarentzako jokuak edo Iriarte Jauregian Hotelean bi pertsonentzako asteburu bateko egonaldi bat irabazteko.

Eta ez ahaztu, Metapostak urriaren 13a baino lehenago alta hartzen dutenen artean 5 iPad, 5 e-book eta 5 iPod nanoren zozketatuko dituela (begiratu promozioaren oinarriak hemen).

Metapostan alta hartuz paperez beteriko artxibategi, apalategi eta tiraderak behingoz ahaztu ahal dituzu, eta gainera, Euskalean zure Txoripana gustura jan dezakezu, aukera ezin hobea!

Metapostako taldea, Euskalera joateko gogo handiz gaude jada. Bitartean, berri guztiak ezagutzen goaz haien blogean: Euskal Encounter Boys&Girls.