«

»

Jul
21

Simulazio gunea Euskalean

Ordu gutxi barru, milaka ordenagailu piztuko dira Barakaldoko BEC azokan, ostiraletik astelehenera arte Euskal Encounterrean egoteko, non parte-hartzaileek munduko sare azkarrenarekin nabigatuko duten: 20 gigabyte.

Antolatzaileek (Euskalamiga eta Euskaltel Fundazioa), 19. edizio honetarako 35.000 metro karratuetan haien ekipoekin instalatuko diren 6.000 pertsona espero dute.

Euskal boys&girls-en gastronomi-kezkak apur bat arintzeko, pilo bat txoripan kilo eskatu ditugu larunbat gauean Metapostan alta hartu dutenen artean banatzeko.

Alta oraindik hartu ez baduzu, Euskalean bertan egin dezakezu, Metapostaren gunean. Baina, adi egon! Alta har ezazu igandea baino lehen, egun horretan Iriarte Jauregia Hotelean bi pertsonentzako egonaldi bat eta Steam plataformarentzako 101 bonu zozkatuko ditugulako.

BEC azokara gerturatzen zaretenek ikusiko duzuenez, Metapostak duen gunea nahiko handia da. Honek, parte-hartzaileek ongi pasatzeko animazioren bat jartzeko aukera ematen digu. Beraz, pentsatu dugu ondo legokeela tartetxo batean zehar gidari birtualak izatea, horregatik simulazio gune bat jarriko dugu, gidatze- eta hegaldi-simulagailuekin.

Atseden bat hartu nahi duzunean, Metapostari buruzko zalantza guztiak argitzeko bisita bat egitera gonbidatzen zaitugu, eta nahi izanez gero, simulagailuetan partidatxo bat ere jolastu dezakezu.

Share

Sarrera erderaz: ES

  • Delicious
  • Facebook
  • Reddit
  • StumbleUpon
  • Twitter
  • RSS Feed