Txingudiko faktura elektronikoak ere Metapostan

Txingudiko Zerbitzuak elkartea, Irungo eta Hondarribiko udalerriek osatuta, bere bezeroei era seguru, garbi eta antolatu batean haien fakturak jaso eta gordetzeko aukera ematen die orain: Metapostaren bidez jasotzea.

Txingudiko Zerbitzuak, uraren ziklo integrala, hiri hondakinen bilketa (eta hondakin horien ondorengo garraioa tratatuak izan daitezen) eta kaleen garbiketa kudeatzen ditu. Gainera, jarduera osagarri gisa, energia berriztagarria sortzen du bere egitekoetatik abiaturik. Hori guzti hori inguru garbi eta osasungarri batean, toki mailan bederen baita energia garbi eta eraginkorrak sorraraziz, ingurumen izaerako kudeaketa osoaren aurreko perspektiba orokorra ahantzi gabe. Txingudiko Zerbitzuak elkarteak burura eramaten dituen egiteko hauek eragin handia dute Irunen eta Hondarribian bizi diren pertsonen bizi kalitatean. Honetaz gain, pertsona hauei orain ere haien hileroko fakturak Metapostaren bitartez guztiz doan jasotzeko aukera ematen zaie, haien etxeko postontzian jasotzen dutenak bezalako balio legalarekin.

Gaur egun, Txingudiko Zerbitzuak 39.000 bezero inguru ditu, eta urtero 170.000 faktura bidaltzen ditu batez beste. Metapostari batuz, jasangarritasuna eta ingurumenarekiko erantzukizunean oinarritzen den bere lan-joerarekin jarraitzen du,  paperezko fakturen bidalketarekin bukatzeko aukera emanez elkarteari. Bere faktura guztiak Metaposta bidez bidaliz gero, urtero 1,8 tona paper aurreztuko lukete.

Txingudiko faktura elektronikoak jaso nahi dituzu baina ez zara Metapostakoa?

3 bide dituzu alta hartzeko:

Alta hartzeko bidea topatzen ez baduzu edo zerbitzuari buruzko zalantzak badituzu, 902 540 540 zenbakira deitu ala metaposta@metaposta.com helbidera mezu bat bidali dezakezu.

Metapostako erabiltzaile zara eta Txingudik zure postontzira faktura elektronikoak bidaltzea nahi duzu?

Oso erraza da. Zure Metapostako postontzian behin sartuta, Itxuratu nire kontua botoiari eman. Bertan, Nire Igorleak atalean, Txingudiko Zerbitzuak aukeratu beharko duzu. Baldintzak onartuz gero, Txingudik zure dokumentu gordailu elektronikora zure faktura elektronikoak bidaltzen hasiko da.