«

»

Oct
06

Metaposta zure iPhone edo Android mugikorrerako

App Metaposta (iPhone)

Metaposta martxan jarri zenetik gauza bat faltan igarri dugu erabiltzaileok: gure Metapostako dokumentuak ordenagailu baten beharrik gabe kontsultatu ahal izatea. Horregatik, iPhone edo Android mugikorrentzako aplikazioa kaleratzen dugu.

Aplikazioa doanekoa eta oso erraza da. Erabiltzaileari errazten dio edozein lekutik eta edozein momentuan dokumentu pertsonalak kontsultatu ahal izatea, mugarik gabe.

App Store eta Android Market plataformetan aurki dezakezu jada Metapostaren aplikazioa. QR kodea irakurriz ere jaitsi dezakezu (Android mugikorretan). Laster, Blackberry eta Java mugikorrentzako bertsioak jarriko ditugu erabiltzaileen esku.

Zer egin dezakegu Metapostaren aplikazioarekin?

1.0 bertsio honekin, Metapostan jaso eta gordetako komunikazioak kontsultatu ahal izango dituzu. Metapostaren blog, facebook eta twitter kanaletara sarrera izango duzu.

Azaroan plazaratuko den bigarren bertsio batean, zure mugikorretik dokumentuak ezabatu, beste erabiltzaileekin konpartitu, karpetetan gorde eta bilatu ahal izango dituzu behar duzun edozein momentuan.

Zure mugikorrean deskargatu:

App Metaposta (iPhone)

App Metaposta (Android)

App Metaposta (QR kodea - Android)

 

Share

Sarrera erderaz: ES

  • Delicious
  • Facebook
  • Reddit
  • StumbleUpon
  • Twitter
  • RSS Feed