«

»

Feb
17

Metapostak Cloud Computing alorrean proiektu teknologiko onenari saria jasotzen du

METAPOSTAk, asteazkenean jaso zuen Dintel fundazioak Cloud Computing alorrean proiektu onenari urtero ematen duen saria. Ekitaldia, Cloud Computing kongresuan burutu zen, aurten, hain zuzen ere, “Segurtasuna eta efizientzia hodeian” izenburua izan duena. Eusko Jaurlaritzaren izenean, saria Serafín Olcoz Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariak jaso du, “segurtasun eta konfidentzialtasun osoz, paperezko komunikazioekin bukatuz, dokumentuak online kudeatzeko zerbitzu berritzaile honen” bertuteak azpimarratuz.

Dintel, estatu mailako fundazio pribatua da, Informazio eta Komunikazio Teknologiak hedatzea helburu duena. Administrazio Elektronikoaren esparruan herritarrentzako zerbitzuen arloan erabakitzeko eta prospekzio teknologikoa edo definizio estrategikoa egiteko ahalmena duten alor publiko edo pribatuko zuzendaritza-taldeetako kideen arteko harreman handiena lortzeko antolatzen ditu bere ekintza guztiak.

Sari hau, METAPOSTAk jaso dituen aitorpenen zerrendara batzen da, hain zuzen ere, urte bat betetzen duen aste berean. Urteurrena dela eta, hurrengo astean prentsaurreko bat ospatuko dugu 12 hilabete hauetako balantzea aurkezteko. Astean zehar xehetasun gehiago emango ditugu.

Share

Sarrera erderaz: ES

  • Delicious
  • Facebook
  • Reddit
  • StumbleUpon
  • Twitter
  • RSS Feed