«

»

Mar
21

Zure enpresa METAPOSTAn

Enpresek duten ardura handienetako bat denbora eta kostuak aurrezten jakitea da, kalitatea mantentzen duten bitartean. Horregatik, METAPOSTAn alta hartu duten 12.000 erabiltzaileen artean, hainbat enpresa topa ditzakegu denbora aurrezteko gure zerbitzua erabiltzen dutenak, isilpeko dokumentazioa babesturik duten bitartean.

METAPOSTAk enpresei haien dokumentu garrantzitsuak gordetzeko dokumentu-gordailu elektronikoa eskaintzen die doan.

Jaso, gorde, ordenatu eta partekatu

  • Atxikitako entitateen faktura eta ordainagiriak jaso era seguruenean.
  • Enpresako dokumentazioa igo eta gorde balio legalarekin.
  • Zure enpresaren dokumentazioa toki seguruan ordenaturik izan.
  • METAPOSTAn alta hartu duten beste enpresa edo pertsonekin nahi dituzun dokumentuak partekatu konfidentzialtasun osoz.

METAPOSTA erabiltzen duten enpresak

Edozein enpresa erabil dezake METAPOSTA faktura eta ordainagiriak zuzenean karpetetan ordenaturik  jasotzeko, tokirik bete gabe eta doan. Beraz, mota askotariko enpresek erabiltzen dute gure zerbitzua.

Duela aste batzuk, enpresa-profil berri bat batu da METAPOSTAra: ABOASER aholkulari eta finka-administratzaileak. Aholkularitza honek, beste askok bezala, urteak eman ditu kudeatzen dituen jabeen komunitateen dokumentuak paperean biltzen. Hemendik aurrera, papera alde batera utziko dute Iberdrola, Euskaltel edo Amvisako fakturak komunitate bakoitzaren METAPOSTAko postontzian ordenaturik jasotzeko.

Nire enpresa METAPOSTAn alta eman nahi dut.

Segurtasuna eskaini bidalketetan

METAPOSTAren Pack Pyme aplikazioari esker, enpresek nominak eta beste komunikazioak bidali ahal dizkiete langileei, edo dokumentazio konfidentziala haien bezero eta hornitzaileei haien METAPOSTAko postontzietara bidalketetan segurtasun handiena eskainiz eta kostuak aurreztuz.

Enpresa askorentzat hilero nominak edo fakturak postaz bidaltzeak gastu handia dakar. Orain, METAPOSTAren Pack Pymea dute, kostuak aurreztean gain, bidaltzen dituzten dokumentuak leku seguru batean ordenaturik jasotzea baimentzen duen aplikazioa.

Aplikazioa erraz instalatzen eta erabiltzen da, ez dago teknikariak erabiltzeko pentsatua. Deskarga doanekoa da, bidalitako dokumentuengatik bakarrik ordaintzen da, eta %80ko aurreztea baimentzen du ohiko postarekin konparatuz.

Informazio gehiago Pack Pyme-ari buruz.

 

Share

Sarrera erderaz: ES

  • Delicious
  • Facebook
  • Reddit
  • StumbleUpon
  • Twitter
  • RSS Feed