«

»

Mar
28

MONDRAGON Korporazioak METAPOSTAren aldeko apustua egiten du

Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak eta José María Aldecoa MONDRAGON Korporazioaren Kontseilu Nagusiko presidenteak hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean korporazioa osatzen duten hainbat enpresa, ikastetxe eta beste entitateetan METAPOSTA Sistema Ezartzeko Plana abian jartzeko. MONDRAGON Korporazioa, Euskadiko talde enpresarial handiena dena, METAPOSTA osatzen duten zortzi bazkideetako bat da.

Hitzarmenaren ondorioz martxan jarriko den plana kooperatiben eta kide-langileen artean METAPOSTAren abantailak ezagutaraziko duten eta sistemaren erabilpena sustatuko duten ekintzak ezartzean datza.

METAPOSTAk urte honetan 100.000 erabiltzaile, lehen mailako 25 igorle eta dokumentu-bidalketetan %80a aurreztuz bere zerbitzua erabiltzen duten 75 enpresa lortzeko xedearekin Eusko Jaurlaritzak egingo dituen ekintzen artean dago hitzarmen hau.

 

Share

Sarrera erderaz: ES

  • Delicious
  • Facebook
  • Reddit
  • StumbleUpon
  • Twitter
  • RSS Feed