«

»

Apr
24

Inoiz baino gertuago

METAPOSTAri buruz informazio gehiago jaso eta alta hartu nahi baduzu, orain inoiz baino hobeto duzu, hilabete honetan kalez kale informatzeko ekintza bati hasiera eman diogulako.

METAPOSTAko langileak topatuko dituzu leku eta herrialde ezberdinetan, astero astero aldatzen joango direnak ahalik eta jende gehiagori heltzeko.

Kokapenak gure Facebookeko orrian plazaratzen joango gara:

Gure akreditatzeile batekin alta hartu duzu?

Hauek dira orain jarraitu beharko dituzun urratsak:

  • METAPOSTAn alta bukatzeko, gutun bat jaso beharko duzu etxean (7-10 egun inguru).
  • Jasotzean, www.metaposta.com webgunean sartu.
  • POSTONTZIRA SARTU laukian, ERABILTZAILEAren gunean, zure NAN edo AIZ zenbakia idatzi letra larriz, hutsune eta gidoirik gabe.
  • Lauki berean, PASAHITZAren tokian, jasotako gutunaren gakoa idatzi.

  • SARTU botoia sakatzean agertuko den pantaila berrian SMS bidez jaso duzun PINa, berriz ere gutunaren kodea eta hemendik aurrera erabiliko duzun pasahitza jarri beharko dituzu.

Zure kontua aktibatu ondoren, ez ahaztu igorleak hautatzea.

Dena den, lasai egon, urrats guzti hauek pasahitzaren gutunean ere jasoko dituzulako.

Edozein zalantzarik baduzu, 902 540 540 zenbakira deitu edo metaposta@metaposta.com helbidera email bat idatzi ahal diguzu.

 

Share

Sarrera erderaz: ES

  • Delicious
  • Facebook
  • Reddit
  • StumbleUpon
  • Twitter
  • RSS Feed