EITB komunikazio taldea METAPOSTAra batzen da

Bernabé Unda, Alberto Surio y Juan Goicolea en la firma del acuerdo entre EITB y METAPOSTAGaur goizean, Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak eta Juan Goicolea Berrikuntza eta Teknologia sailburuorde eta Metapostako presidenteak EITB komunikazio taldea METAPOSTAn sartzeko kolaborazio-hitzarmena sinatu dute Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuaren aurrean.

Akordio honekin, EITB taldeak Informazioa Gizartearen garapenean egindako apusutua mantentzen du, ingurumenarekiko errespetuaren politika mantenduz. Halaber, bere langileak, 900 inguru, haien nominak eta beste komunikazioak Interneteko postontzi elektronikoetan jaso ahal izango dituzte. Egunero enpresa gehiagok METAPOSTA aukeratzen dute barne-komunikazioak bidaltzeko, modu honetan, kostuak aurreztu eta bidalketak era seguruenean egiteaz gain, haien langileei aukera ematen diete interes pertsonaleko dokumentu guztiak leku berean jaso eta gordetzeko: nominak, elektrizitate-, ur- eta telefono-fakturak, banku-laburpenak…

METAPOSTA, komunikabideen alorrean erreferentea den igorlea batzen du, sektore berriei atea irekiz. Eta hurrengo hilabeteetarako zerbitzua erabilgarriagoa bilakatuko duten integrazio berriak espero dira METAPOSTAn, hala nola, Osakidetza, Indrustria Saila (SPRIren bitartez) eta Tecnalia.