«

»

May
17

Orain zure gutunak berehala datoz

Gure protagonista Ana Urrutiak iragartzen duen eguraldi onaren hasierarekin batera, aterkia ixten dugu eta publizitate kanpaina berri bat martxan ipintzen dugu kolorez beterik, non METAPOSTAra heltzen zaizkigun gutunak hegan egiten datoz.

Aurreko kanpainaren helburua METAPOSTAren abantailak ezagutaraztea zen, eta oraingo honetan transmititu nahi dugu abantaila guzti horiei esker, egunero entitate gehiago direla METAPOSTAn konfiantza dutenak haien bezeroei dokumentazioa antolaturik eta era seguruenean bidaltzeko. Era honetan, doako zerbitzu honen erabiltzaileek leku berean jasotzen dituzte Iberdrolaren, Euskaltelen, Kutxabanken, ur-partzuergoen, Euskadiko Kutxaren eta beste hainbat entitateen komunikazioak.

Kanpainak kaleetan, telebistan, irratian eta Interneten egongo da, euskeraz eta erderaz. Espero dugu zuen gustukoa izatea.

 

Share

Sarrera erderaz: ES

  • Delicious
  • Facebook
  • Reddit
  • StumbleUpon
  • Twitter
  • RSS Feed