Maiatzean alta kopuruen marka berria

METAPOSTA zerbitzua 2011ko otsailaren 16an hasi zenetik, 20.000 pertsona inguru dira jada Interneteko postontzi eta dokumentu gordailu elektroniko hau erabiltzen dutenak.

Maiatzeko hilabete honetan, zozketa ugariz betea eta publizitate irudi berriarekin, METAPOSTAk alta kopuruen marka gainditzen du 3.500etara helduz. Enpresentzako datu erakargarria ere, gero eta gehiago baitira METAPOSTA erabiltzen dutenak, erabiltzaileentzat zerbitzu erabilgarriago batean bilakatuz.

Maiatzean, erabiltzaileek alta presentziala aukeratzen dute

METAPOSTA hasi zenetik, hilero banka online bidezko altak gainetik egon dira, baina 2012aren maiatzean, alta hartzeko modu hau ere igo den arren, gure erabiltzaile gehienek (%67a) METAPOSTAko pertsona batekin, era presentzialean, alta hartzea hautatu dute.

Zozketan parte hartzeko ahaleginak nabarmentzen dira

Erabiltzaileek bere lagunei METAPOSTAra batzeko bidaltzen dizkieten gonbidapen bidezko altak ere, egunero gora doaz, METAPOSTAko erabiltzaile beteranoek hilabete honetako zozketan parte hartzeko duten era.

Emakumeak baino gizon gehiago

Aurreko hilabeteetan bezala, maiatzean ere emakumeak baino gizon gehiago alta hartu dute gure zerbitzuan, baina oraingo honetan, publiko gazteago batera hurbiltzen gara, alta hartutako %30a 30-41 urte bitarteko pertsonak izanez. Jarraian, normalean bezala, alta hartu dutenen %28a 41-50 urte bitarteko pertsonak dira.