Lehena sartu Encounterrera METAPOSTArekin

Euskal Encounter ekitaldia gertu dago, eta iaz bezala, METAPOSTA bertan egongo da.

20. edizio hau, Barakaldoko Bilbao Exhibition Center (BEC) azokan izango da, uztaileko 26ko 10:00etatik, 29ko 19:00etara. Milaka pertsona daude jada egun horiek gogo handiz itxaroten, haien ordenagailuak Euskal Encounter 20ak eskaintzen dituen 20.000 megatara konektatzeko. Urtero bezala, jende ugari espero da lehenengo egunean Party-ra sartzeko akreditazioa lortzeko itxaroten, baina METAPOSTAko erabiltzaileak heldu bezain pronto sartu ahal izango dira azokara itxaronaldia ekidituz.

METAPOSTAkoa bazara, ez itxaron

Sarrera berezi hau lortzeko, urrats hauek jarraitu:

  • METAPOSTAn alta hartu.
  • Euskal Encounter web-gunean eskatu akreditazioa.
  • Zure METAPOSTAko postontzian Euskal Encounter aktibatu («Itxuratu nire kontua» atalean, «Nire Pyme igorleak» aukeran, ENCOUNTER bilatuz).
  • Zure akreditazioa METAPOSTAn jasotzean, inprimatu beharko duzu eta Euskaleko egun guztietan zurekin eraman. Zure online sarrera eskatzeko azken eguna uztailaren 23a izango da, arratsaldeko seietan.

Nahi izanez gero, Party-an zehar, zure plastikozko akreditazioa eskatu ahal izango duzu METAPOSTA gunean.

Zalantzarik baduzu, harremanetan jarri gurekin: metaposta@metaposta.com, 902 540 540 edo gure txat gunea: https://www.metaposta.com/eu/Harremana.html