METAPOSTArekin Baskoniako abonatuek PDF bitartez jaso ahal izango dituzte sarrerak

Irailetik aurrera, horrela nahi duten Baskoniako abonatuek, haien sarrerak METAPOSTA postontzi seguruan jaso ahal izango dituzte. Iazko urrian Baskoniak eta METAPOSTAk elkarrekin lan egiteko akordio bat sinatu zutenetik hainbat ekintza egin dira harrezkero. Horien barne, ekimen berri hau martxan jartzen dute denboraldi honetan Baskoniako abonatuen ongizate-maila eta bizi-kalitatea hobetzeko asmoz.

Sarreren talonarioak Caja Laboral Baskoniak Buesa Arenan 2012/2013 denboraldian zehar jokatuko dituen partiduak barne hartzen ditu, horietako batzuk abonuaren salneurrian sartuta eta beste batzuk aktibatzeke. Era berean, PDF dokumentuan Baskoniako Denda Lagunen («Comercio Amigo Baskonista») promozioak egongo dira.

Ekimen berri honi esker, Baskoniak eta METAPOSTAk zerbitzu aurreratuen erabilpenaren aldeko apostu egiten dute, baskonistei partidu guztien sarrerak edozein lekutan eta edozein momentuan eskura izateko aukera ematen, galtzeko edo hondatzeko arriskurik gabe.

Irailetik aurrera zerbitzu honi buruzko zehetasun gehiago plazaratuko ditugu.

METAPOSTAk taldearen alde egiten du ere 2012/2013 denboraldirako abonu bikoitzaren zozketa eginez. Informa zaitez hemen parte hartzeko: https://www.metaposta.com/eu/saskibaloiko-abonuen-zozketa.html