Zure postontzia egunean izan 8 urratsetan

METAPOSTAk, zure dokumentazio pertsonala edo zure enpresarena egunean izateko hainbat aukera ematen ditu.

Zure postontziari probetxua ateratzeko oso erabilgarriak izan daitezkeen 8 aholku azaltzen dizkizugu hemen:

1. Zure igorleak aktibatu.

METAPOSTAn dokumentuak jasotzen hasteko, zure postontzian igorleak aktibatu beharko dituzu. Hau egin eta gero, ez duzu ezer gehiago egin behar, METAPOSTAk emango die abisua aktibatutako enpresa edo entitateei.

Igorleak aktibatzeko, «Igorleak» menu barruan sartu behar zara, «Igorleak bilatu» atalean. Bertan, zure igorlearen kategoria hautatu. Ez bada bilatzen ari zaren igorlea agertzen, goian duzun bilatzailea erabil dezakezu.

Honi buruzko gida kontsultatu dezakezu hemen: https://blog.metaposta.com/harpidetzak/?lang=eu

2. Zure karpetak sortu.

Sarrerako postontzian mota ezberdinetako dokumentuak nahasturik ez izateko, bakoitza gordetzeko karpetak sortu ditzakezu.

Karpetak, ARTXIBO deituriko karpeta nagusi baten barruan sortzen dira. Hainbat modu daude karpetak sortzeko, hala nola, ARTXIBO gainean saguaren eskumako botoia sakatuz. Karpeta bakoitzak, azpi-karpetak izan dezakete.

3. Autoenkarpetatzeko arauak sortu.

Karpetak sortu eta gero, bakoitzean jasotzen dituzun dokumentuak automatikoki artxibatzen dituen arau bat sortu dezakezu. Adibidez, IBERDROLAk bidaltzen dizkizun dokumentu guztiak «Argi-fakturak» karpetan zuzenean jasotzeko araua sortu dezakezu.

Arauak sortzeko aukera hau, «Itxuratu nire kontua» barruan, «Arauak» atalean topatuko duzu.

4. Konpartizioak automatizatzeko arauak sortu.

METAPOSTAk gure postontziko dokumentuak beste erabiltzaileekin konpartitzeko aukera ematen digu. Posiblea da ere ekintza hau automatizatzea askotan gauza bera errepikatu behar ez izateko. Adibidez, bi pisu-kideek Euskaltelek bidaltzen dituen etxeko telefono-linearen fakturak ikusi nahi dituztenean, kontuaren titularra denak arau bat sortu ahal du bere METAPOSTAko postontzian Euskalteleko faktura guztiak automatikoki bere pisu-kidearekin konpartitzeko, ezer gehiago egin behar gabe.

Automatikoki konpartitzeko arauak «Itxuratu nire kontua» menuan daude, autoenkarpetatzeko arauekin batera.

5. Oharrak sortu.

Oharrak konfiguratzen badituzu, dokumentu bat jasotzen duzun momentuan zure emailera mezu bat bidaliko dizu METAPOSTAk. Ohar hauek sortzean, igorlea eta dokumentu mota zehaztu dezakezu, bakarrik nahi dituzun horien abisuak jasotzeko. «Itxuratu nire kontua» barruan, «Oharrak» atalean dago aukera hau.

6. Zure dokumentuak igo.

Aukera honekin, zure dokumentuak igo ditzakezu era seguruan eta gainontzeko dokumentazio pertsonalarekin batera, zure dokumentu-gordailu elektronikoan gordeta izateko.

7. Aplikazioa jaitsi mugikorrean.

Zure dokumentuetara jo dezkezu edozein tokitik zure mugikorraren bitartez, Android, iPhone eta BakckBerry-entzako aplikazioari esker. Aplikazioa oso erraza da. Ikusi hemen deskargatzeko estekak: https://www.metaposta.com/eu/mugikorrerako-aplikazioak.html

8. Zure lagunak gonbidatu.

Zure ingurukoek METAPOSTAn parte hartzea nahi baduzu, postontzi barruan dauden gonbidapenak bidali ditzakezu. «Zure lagunak gonbidatu» aukeran haien helbide elektronikoak idatzi behar dituzu. Zure lagunek gonbidapena jaso eta gero, METAPOSTAn alta hartzen badute, zuk partaidetzak batuko dituzu gure zozketetan.