«

»

Dec
18

Igorleak garrantzia hartzen dute Metapostan

Erabiltzaileek horrela eskatuta, METAPOSTAko aplikazioak itxura berria eskaintzen du gaurtik aurrera: orain entitate-igorleak kokapen berria hartu dute harpidetza erraztuz.

METAPOSTAn dokumentuak jasotzen hasteko, erabiltzailea bere postontzitik nahi dituen entitateei harpidetu beharko da. Aldaketa honi esker, prozesua errazagoa da orain, postontzian sartzean ikusten dugun lehendabiziko pantailan gure igorleak ditugulako (sarrerako postontzian). Honetaz gain, igorle kopurua hazi denez, kategorietan sailkatu ditugu, bilatzen ari garen entitatea topatzea errazago izateko.

Espero dugu aldaketa zuen gustukoa izatea, eta gogoratu zuen proposamen guztiak jasotzen ditugula telefonoz, emailez edo sare-sozialetan: 902 540 540 – metaposta@metaposta.com – twitter.com/metapostawww.facebook.com/metaposta

 

Share

Sarrera erderaz: ES

  • Delicious
  • Facebook
  • Reddit
  • StumbleUpon
  • Twitter
  • RSS Feed