«

»

Feb
18

METAPOSTAn izena eman ezazu erraz

METAPOSTAn alta hartu nahi baduzu baina zailegia iruditzen baldin bazaizu, gurekin harremanetan jarri zaitez eta prozesu osoan zehar lagunduko zaitugu:

METAPOSTA Interneteko dokumentu gordailu eta postontzi elektronikoa da, guztiz doakoa. Bertan, interes pertsonala duten dokumentu guztiak jaso eta gorde ahal izango dituzu, konfidentzialtasun eta segurtasun osoz: fakturak, banku-laburpenal, ziurtagiriak, bermeak, unibertsitate-tituluak…

Segurtasun neurri gisa, METAPOSTAn alta hartzeko erabiltzaile bakoitzak modu frogagarrian identifikatu beharko da. Honetarako, hiru bide daude:

  1. Ziurtagiri digitalarekin.
  2. Kutxabank, Euskadiko Kutxa, Bankoa edo Ipar Kutxaren bidez..
  3. KZgunea zentro batean.

Ziurtagiri digitala

METAPOSTAren web-gunetik egin dezakezu izen ematea ziurtagiri digitalarekin. Beharrezkoa da ziurtagiri elektronikoa, irakurgailua eta ziurtagiriaren gakoa izatea.

METAPOSTAk, hurrengo ziurtagiriak onartzen ditu:

  • NAN elektronikoa
  • IZENPE txartela
  • CAMERFIRMA txartela
  • ONA txartela
  • CERES ziurtagiria

informazio gehiago

Online-banka

Kolaboratzen duten edozein entitatearen online bankaren erabiltzailea izan beharko zara modu honetan alta hartzeko.

Alta mota hau finantza-entitatearen web-gunetik egiten da. Alta burutzeko arazoak baldin badituzu, gurekin edo finantza-entitateren bezeroari arreta emateko zerbitzuarekin jarri ahal zara harremanetan.

KZgunean

Logotipo KZguneaEdozein KZgunea zentroan NAN dokumentua erakutsiz METAPOSTAn izen ematea egiteaz gain, zure postontzia erabiltzeko argibideak emango dizkizute.

Ikusi hemen zentro guztien kokapenak eta ordutegiak: KZgunea zentroen ordutegiak ikusi.

Share

Sarrera erderaz: ES

  • Delicious
  • Facebook
  • Reddit
  • StumbleUpon
  • Twitter
  • RSS Feed