«

»

Mar
18

Metapostak urritasuna duten pertsonen gizarteratzea sustatzen du Zuzenak Fundazioarekin elkarlanean arituz

Denboraldi honetan, METAPOSTAk Zuzenak Fundazioa babesten du, Interneteko postontzi elektronikoko zerbitzuaren hedapenean urrats handia emanez.

Zuzenak 2005ean Euskal Herrian urritasunen bat duten pertsonen gizarteratzean eta normalkuntzan laguntzearen xedearekin Kirol Klub baten babespean jaiotako entitate pribatua da, irabazi-asmorik gabea.

Gaur egun, 500 pertsonek parte hartzen dute entitatean kirol-jarduera ezberdinetan (mantentze-gimnasia, egokitutako igeriketa…) Gasteizen eta probintziako beste hainbat herrialdeetan. Lehiaketa-jardueretan ere aritzen dira Arabako kapitalean: gurpil-aulkiko saskibaloia, badmintona, txirrindularitza eta mahai-tenisa.

Kolaborazio honekin, METAPOSTAk urritasuna duten pertsonen gizarteratzearen eta kirol-jardueretan integratzearen sustapenera batzen da.

 

 

Share

Sarrera erderaz: ES

  • Delicious
  • Facebook
  • Reddit
  • StumbleUpon
  • Twitter
  • RSS Feed