«

»

Jun
03

Irabazi iPad Mini bat METAPOSTA eta Kutxabankekin

Jendea komunikabide elektronikoen munduan murgiltzeko promozioak egiten jarraitzen du METAPOSTAk. Oraingo honetan,  Kutxabank igorlearekin batera, zozketa bat abiarazi du, Kutxabanken banku elektronikoaren bidez METAPOSTAn izena ematea sustatzeko; Caja Vital, Kutxa eta BBK erakundeek Kutxabank zerbitzua eratu ondoren, banku elektronikoko zerbitzuak bateratu baitituzte.

iPad Mini bat lortu nahi duzu? Hala bada, nahikoa duzu 2013ko ekainaren 1etik uztailaren 31ra bitartean Kutxabankeko sareko banku-zerbitzuaren bidez METAPOSTAn izena ematea, 6 iPad-en zozketan parte hartuko baituzu horrela.

Oso erraza da izena ematea. Konektatu Kutxabankeko sareko zure banku-zerbitzuarekin; zoaz Zerbitzuak – Korrespondentzia elektronikoa – Eragiketak atalera, eta egin klik METAPOSTA botoian izena emateko.

6 iPad Mini horien zozketari buruz zerbait gehiago jakin nahi baduzu, hemen dituzu oinarriak: https://www.metaposta.com/es/sorteo-kutxabank.html?width=600&height=400

Eta jada Metapostaren erabiltzaile bazara, emaiezu zure ingurukoei Metapostaren eta Kutxabanken arteko zozketa honen berri. Zure lagun nahiz senitartekoek iPad bat lor dezakete!

Share

Sarrera erderaz: ES

  • Delicious
  • Facebook
  • Reddit
  • StumbleUpon
  • Twitter
  • RSS Feed