«

»

Jun
21

Lehena sartu Encounterrera METAPOSTArekin

Euskal EncounterEuskal Encounter ekitaldia gertu dago, eta iaz bezala, METAPOSTA bertan egongo da.

21. edizio hau, Barakaldoko Bilbao Exhibition Center (BEC) azokan izango da, uztaileko 25tik 28tara. Milaka pertsona daude jada egun horiek gogo handiz itxaroten, haien ordenagailuak Euskal Encounter 21ak eskaintzen dituen 20.000 megatara konektatzeko. Urtero bezala, jende ugari espero da lehenengo egunean Party-ra sartzeko akreditazioa lortzeko itxaroten, baina METAPOSTAko erabiltzaileak heldu bezain pronto sartu ahal izango dira azokara itxaronaldia ekidituz.

METAPOSTAkoa bazara, ez itxaron

Sarrera berezi hau lortzeko, urrats hauek jarraitu:

  • METAPOSTAn alta hartu.
  • Euskal Encounter web-gunean eskatu akreditazioa.
  • Zure METAPOSTAko postontzian Euskal Encounter aktibatu (“Igorleak” atalean, “Igorleak bilatu” aukeran, ENCOUNTER bilatuz).
  • Zure akreditazioa METAPOSTAn jasotzean, inprimatu beharko duzu eta Euskaleko egun guztietan zurekin eraman. Zure online sarrera eskatzeko azken eguna uztailaren 23a izango da, arratsaldeko seietan.

Nahi izanez gero, Party-an zehar, zure plastikozko akreditazioa eskatu ahal izango duzu METAPOSTA gunean.

Zalantzarik baduzu, harremanetan jarri gurekin: metaposta@metaposta.com, 902 540 540 edo gure txat gunea: https://www.metaposta.com/eu/Harremana.html

 

 

 

Share

Sarrera erderaz: ES

  • Delicious
  • Facebook
  • Reddit
  • StumbleUpon
  • Twitter
  • RSS Feed