«

»

Jul
25

METAPOSTAko erabiltzaileek inor baino lehenago sartu dira 21. Euskal Encounter-era

Euskal Encounter 21

Bilbao Exhibition Center-ean egun hauetan ospatzen ari den Euskal Enocunterreko 21. edizioan, 700 lagun baino gehiagok ateak ireki bezain pronto akreditazioa lortzeko egiten den ilara saihestu ahal izan dute METAPOSTArekin.

Aldez aurretik METAPOSTAren bidez akreditazioa eskatuz, informatika-aditu guzti hauen sarrerea berehalakoa izan da; akreditazioa ohiko moduan eskatzea erabaki dutenek, ordea, 4 ordutako ilara itxaron behar izan dute.

Parte-hartzaile askok, hurrengo urteko ilara ekiditeko asmoz, METAPOSTAk bertan izan duen gunera hurbildu dira alta hartzeko ere. Euskal Encounterreko sarreraz gain, telefono-, gas-, elektrizitate- eta ur-fakturak eta beste hamaika dokumentu garrantzitsu jaso ahal izango dituzte haien dokumentu-gordailu elektroniko honetan.

Ekitaldia igandera arte iraungo du, eta gerturatutako lagunek 20.000 megaz gozatuko dute haien ordenagailuak konetatzeko. Honetaz gain, konferentziak, lehiaketak, tailerrak eta beste ekintza asko egongo dira BEC-ean bertan.

 

 

Share

Sarrera erderaz: ES

  • Delicious
  • Facebook
  • Reddit
  • StumbleUpon
  • Twitter
  • RSS Feed