«

»

Aug
08

METAPOSTAk konfiantzazko apustua izaten jarraitzen du

METAPOSTAk, bere hastapen garaia burutu ondoren, zerbitzua hazi eta finkatu dezan, aro berri bati aurre egiten dio orain. METAPOSTAko Administrazio Kontseiluko akziodun guztiek, aho-batez eta erronka berri honen garapen arrakastatsuaren mesedetan, sozietatean hainbat aldaketa egitea erabaki dute, beraiekin erakundearen langileen artean ordezkapen batzuk ekarri dituztenak.

METAPOSTAk aro berri honetan egongo ez diren pertsonei eskerrak eman nahi die egindako lanagatik. Horretaz gain, aukera aprobetxatu nahi du, laster, aukeratze-prozesu bat abian jarriko duela azaltzeko, bere ibilbide berri honetarako profil egokia duten bi pertsona kontratatzeko asmoz. Aldi berean, kudeaketa-plan zehatza jarriko da martxan zerbitzuaren hazkunde-ahalmena sustatzeko enpresa, erakunde eta euskal herritarren onurako.

METAPOSTAk etorkizunerako eta konfiantzazko apustua izaten jarraitzen du. Azaldutako aldaketak, batez ere, kudeaketan eta ekintza komertziala garatzeko moduan eragina izango dituztenak, sozietatearen akziodun guztiek, aho-batez, erabaki dituzte; akziodunak, hurrengo hauek dira: Ezten Funtsa – Arrisku Kapitala (%30), EJIE (%17,5), Bilboko Merkataritza Ganbera (%15,1), Gipuzkoako Bazkundea (%9,9), Arabako Ganbera (%5), Tecnalia Research & Innovation (%7,5), Mondragon Inbertsioak (%7,5) eta Gureak Taldea – Gupost (%7,5).

Hemendik aurrera, talde komertzial eta kudeatzaile berriak Interneteko postontzi eta dokumentu-gordailu honen erabilpena zabaltzeko erronkari aurre egin beharko dio, ahalik eta enpresa, erakunde eta herritar gehienei heltzeko asmoz. Horretarako, Euskadiko Agenda Digitalaren barne, orokorrean, eta METAPOSTAren kudeaketa-planean, konkretuki, helburuak eta ekiteko urratsak ezarriko dira METAPOSTAk ohiko hedabideen aurrean dituen onurak ezagutarazi eta, batez ere, irudikatu ahal izateko.

Share

Sarrera erderaz: ES

  • Delicious
  • Facebook
  • Reddit
  • StumbleUpon
  • Twitter
  • RSS Feed