«

»

Oct
28

METAPOSTA euskal finantza-entitateen fusioetara moldatzen da

Kutxabank-Laboral Kutxa

Iaz BBK, Kutxa eta Vital Kutxak indarrak batu zituzten entitate bakar batean bihurtzen, KUTXABANK. Hilabete batzuk eta gero, urte honetan zehar, Euskadiko Kutxak eta Ipar Kutxak entitate bien bateratzearen emaitza aurkeztu digute ere, Laboral Kutxa.

5 entitate hauek, orain bi entitateetan bilakatuak, bezeroei dokumentuak METAPOSTAn jasotzeko aukera eskaini diete zerbitzuaren hastapenetik. Gainera, gaur egun 15.000 pertsona baino gehiagok haien online banka erabili dute METAPOSTAn era erraz eta eroso batean erregistratzeko.

Bat-egite hauek METAPOSTAn ere islatu dira. Zerbitzuak bere sistemak moldatu behar izan ditu erabiltzaileengan eraginik izan gabe entitate berri hauei bidea emateko. Gaur egun, METAPOSTAko erabiltzaileek entitate hauen dokumentuak betiko moduan jasotzen jarraituko dituzte, baina dokumentu horien igorleak entitate berriak izango dira.

Aldaketa hauen eraginez, METAPOSTAko erabiltzaileek hurrengo informazioa ezagutu behar dute:

  • Orain, zure komunikazioak BBK, Kutxa eta Vital Kutxaren izenean heldu beharrean, Kutxabank-en izenean jasoko dituzu. Eta Ipar Kutxa eta Laboral Kutxaren izenaren ordez, Laboral Kutxaren ikusiko duzu.
  • Jasoko dituzun dokumentu motak berdinak izango dira, ez dituzu konfigurazio aldaketarik egin behar.
  • Auto-enkarpetatzeko arauak edo oharrak konfiguraturik badituzu fusionatutako edozein entitate erabilita, ezabatu beharko dituzu Kutxabank edota Laboral Kutxarekin berriak sortuz.

Gogora ezazu zure esanetara gaudela 902 540 540 telefonoan, metaposta@metaposta.com emailean Facebooken, Twitterren eta gure txat-gunean: www.metaposta.com/eu/kontaktua.html

Share

Sarrera erderaz: ES

  • Delicious
  • Facebook
  • Reddit
  • StumbleUpon
  • Twitter
  • RSS Feed