«

»

Apr
24

Faktura elektronikoa eta zaintza digitalari buruzko jardunaldia CEBEKen

Faktura elektronikoari buruzko azken araudien ondorioz, enpresek finantza-sailaren digitalizazio estrategiak martxan jarri beharko dituzte berehala. “Faktura elektronikoa” terminoa ezaguna zaigun arren, enpresen eguneroko jardunean ez da oraindik errealitate bihurtu. Faktura elektronikoa zer den, zein den enpresa batean ezartzeko modua eta nola gorde beharko den azaltzeko Izenpek, METAPOSTAren parte-hartzearekin, jardunaldi bat egingo du CEBEKen hurrengo apirilaren 29an: Sinadura zein faktura elektronikoak eta zaintza digitala. Enpresen gaur egungo eta etorkizuneko egoera.

Jardunaldiaren helburuak:

  • Fakturazio elektronikoa eta zaintza digitalari buruzko araudi berria azaltzea.
  • Sinadura elektronikoa eta Administrazioak faktura elektronikoak jasotzeko aukeratutako kanala azaltzea.
  • Faktura elektronikoa nola jaso eta bidali: eredu erreala.
  • Faktura elektronikoaren bizi-zikloaren eredu praktikoa.

Jardunaldiaren programa osoa eta inskripzioa egiteko modua ikusi hemen: http://www.cebek.es/eu/agenda/firma-y-factura-electronica-y-custodia-digital-escenario-actual-y-futuro-para-las-empresas/?dia=29&mes=04&anio=2014

Share

Sarrera erderaz: ES

  • Delicious
  • Facebook
  • Reddit
  • StumbleUpon
  • Twitter
  • RSS Feed