«

»

May
12

Faktura eta Zaintza Elektronikoa: Digitalizaziorako Oinarriak

Bihar, maiatzak 13, METAPOSTA Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean egongo da Fakturazio eta Zaintza Elektronikoari buruzko jardunaldia ospatzen.

Jardunaldia Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen eta Metapostaren artean sinatutako hitzarmenaren esparruan gauzatuko da. Hitzarmen horren bidez, Parkeko enpresen bezeroek fakturak formatu elektronikoan izan ditzakete eta Interneten gune segurua dute eskura fakturok jaso eta zaintzeko.

Ekitaldia Jose Miguel Corres Euskadiko Teknologia Parkeetako Presidenteak eta Estíbaliz Hernáez Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea eta Metapostako Presidenteak irekiko dute.

Jardunaldian Xabier Arrietak (Izenpe), Javier Gómez-ek  (Metaposta) eta Joseba Urbietak (Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea) parte hartuko dute.

EGITARAUA

9:30 – Ongi etorria

  • Jose Miguel Corres, Euskadiko Teknologia Parkeetako Presidentea
  • Estíbaliz Hernáez, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea eta Metapostako Presidentea

9:45 – Sinadura eta fakturazio elektronikoari buruzko arautegia eta bilakaera

  • Xabier Arrieta, Izenpeko kudeatzailea

10:15 – Zaintza elektronikoa: dokumentu elektronikoak gordetzea

  • Javier Gómez, Metapostako kudeatzailea

10:45 – Fakturazio elektronikoa Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean

  • Joseba Urbieta, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea

11:00 – Galderen txanda

11:15 – Kafea eta jardunaldiaren amaiera

Informazio gehiago eta inskribapenak: bit.ly/1covlGO

Share

Sarrera erderaz: ES

  • Delicious
  • Facebook
  • Reddit
  • StumbleUpon
  • Twitter
  • RSS Feed