«

»

Oct
21

Aplimediak fakturak METAPOSTArekin bidaltzeko eta digitalki zaintzeko aukera gehitu du bere fakturazio-softwarean

3546be4

Aplimedia software enpresa-garatzaileak eskaintzen dituen hodei-zerbitzuak hobetzeko xedearekin, METAPOSTA zerbitzua integratu du bere fakturazio-softwarearen barne.

Sistema honi esker, haien fakturazio-softwarea erabiltzen duten enpresek, berme guztiekin bidali ahal izango dituzte fakturak, hauen zaintza elektroniko legala eginez, 25/2013 fakturazio elektronikoa sustatzeko legeak eskatzen duen moduan. “Gure eskaintzaren osagarri honi esker, Aplimediak aukera du bezeroen beharrak asetzen dituen zerbitzu oso bat eskaintzeko”, adierazi du Jon Taramonak, Aplimediako Gerenteak.

Aplimediak era praktikoan hedatu nahi du eskaintzen duten aukera berri hau, haien bezeroei bidali beharreko fakturekin erabiltzen hasiz.
Faktura elektronikoa derrigorrezkoa da administrazio publikoekin pasa den urtarriletik; honek, enpresa eta erakundeetan moldaketa baten beharra eragin du. Enpresetan egokitzapen hau eginda dagoela, METAPOSTAren helburua da gainontzeko bezeroekin ere erabiltzeko aukera ematea, eta enpresen dokumentazio-kudeaketa hobetzea.

Erakundeen kudeaketaren eraldaketa digitala lortzeko, faktura elektronikoaren erabilpena sustatzea funtsezkoa da. METAPOSTA eta Aplimendia bezalako software garatzaile diren enpresen arteko batasunek, enpresei kostuak aurrezteaz gain, aplikazioen instalazioa eta erabilpena errazten dute.

Share

Sarrera erderaz: ES

  • Delicious
  • Facebook
  • Reddit
  • StumbleUpon
  • Twitter
  • RSS Feed