«

»

Jan
20

Metapostak Teceslaren bezeroen ziurtagiri eta osasun-txostenen bidalketa digital segurua bermatuko du

Teceslak, lan-arriskuen prebentzioko enpresak, Metapostarekin hitzarmena sinatu du dokumentuak bidaltzeko kanal seguru bat martxan jartzeko, hauen entrega-segurua bermatuz eta zaintza-elektroniko legala eginez.

METABOX zerbitzuaren bitartez bezero eta erabiltzaileekin enpresak dituen komunikazioak digitalizatuko dira, lan-osasunarekin erlazioa duten ziurtagirien eta mediku-txostenen bidalketa bermatuz eta dokumentu hauetan dauden datuak babestuz. Hemendik aurrera, Teceslaren web-gunetik, enpresetako arduradun eta langileek, prebentzioko enpresak bidaltzen dizkien datu eta dokumentuak ikustera sartu ahal izango dira, alta eta bajen komunikazioak bertatik kudeatu, enpresa eta langilearen arteko bi noranzkoko notifikazioak egin, prebentzio-planak, formazio-ziurtagiriak eta beste dokumentuak ikusi…

“Metaposta bezalako aplikazioen eransketa gainditu gabeko irakasgaiari ekitea da guretzat (komunikazioaren eta dokumentu-bidalketen arloan eraldaketa digitala). Gure xedea bezeroei zerbitzu gehiago eta hobeak ematea da”, azaltzen du Asier Zulueta Estaconak, Tecesla enpresaren Gerenteak. Bere aldetik, Asier Oriok, Metapostako Hedapen Zuzendariak, azpimarratu du Teceslak hitzarmen honekin bere zerbitzu-maila hobetu duela “baina inbertsiorik eta mantentze-gasturik egiteko beharrik gabe”.

Metabox zerbitzuari buruzko informazio gehiago: 943 000 833 – metaposta@metaposta.com

Share

Sarrera erderaz: ES

  • Delicious
  • Facebook
  • Reddit
  • StumbleUpon
  • Twitter
  • RSS Feed