Zorroaga, Metaposta postontzi digitalaren bidez soldatak bidaltzen dituen lehenengo zahar-egoitza

Metapostarekin egindako hitzarmenaren ondorioz, Donostiako Zorroaga Fundazioak, Metabox zerbitzua soldata-dokumentuak bidaltzeko erabiltzen duen Euskadiko lehenengo zahar-egoitzan bilakatzen da.

Zorroagak bere 223 langileen esku jarri ditu Metabox postontzi digital seguruak guztiz doan, enpresaren dokumentazioa eta, nahi izanez gero, gainontzeko igorleena (Euskaltel, Iberdrola, EDP…) gordetzeko. Langileek edozein lekutik eta edozein momentutan ikusi ahal izango dituzte haien dokumentuak, enpresari denbora aurreztuz eta eraginkortasuna hobetuz.

“Guretzat administrazio-kudeaketari dagokionez optimizazioaren aldeko urrats handia da”, dio Mikel Mirena Agirrezabalek, Gipuzkoan erreferentzia den fundazioaren zuzendariak. Zorroaga irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatua da eta bere xedea, erakunde publikoekin dituen hitzarmenen bitartez, hauek bideratutako adineko pertsonak jaso eta zerbitzu sozio-sanitarioak ematea da. “Soldata-dokumentuen bidalketa azkarragoa da sistema honekin, eta papera baino seguruagoa. Pertsona bakoitzak dokumentuak postontzian izango ditu eta, behar izanez gero, inprimatu edo pen-drive edota telefonoan eraman dezake. Guztiok aurrezten dugu denbora modu honetan”, azaltzen du Agirrezabalek.

Metabox zerbitzuarekin bai langileek bai enpresetako giza-baliabide sailek eraginkortasuna eta bizkortasuna irabazten dute. Egun, haien alorretan erreferentzia diren beste enpresek erabiltzen dute ere Metabox zerbitzua langileei dokumentuak emateko, hala nola, Mercesces-Benz enpresaren Gasteizko fabrika.

  • Metabox zerbitzuari buruzko informazio gehiago: 943 000 833 – metaposta@metaposta.com