Zure bidaiaren dokumentuak antolatu itzazu Metapostan

metaposta_viajeroBidaiariek ongi dakitenez, dokumentazioa egoki gordeta izatea oso garrantzitsua da bidaia hasi baino lehen.

Badaezpada ere, dokumentu bakoitzaren kopia bat egitea komeni da, lapurreta edo galera baten aurrean estutasunetik atera zaitzake eta.

Pasaportea, hoteleko gordekina, NANa, banku-kontuaren informazio zehatza (txartelak, pasahitzak, kontu-zenbakia, segurtasun kodeak)… Bidaian zehar mesedegarri izan ahal diren dokumentu guzti hauek pribatutasun maila handikoak dira, beraz, arduratsu izan beharko gara hauen kopiak gordetzeko orduan.

Kopia digitalak eginez gero, eguneko 24 ordutan izango ditugu eskura baina Interneteko edozein zerbitzuk ez gaitu segurtasun nahikoa eskaintzen dokumentu pribatu hauek gordetzeko.

Behar honi erantzuna emateko Metaposta dokumentu-gordailu seguru eta konfidentziala dugu, guztiz doan. Dokumentu garrantzitsuak digitalizatuz eta Metapostara igoz behar dugun momentutan erabilgarri izango ditugu: hotelean, komisarian, enbaxadan…