Category Archive: Informazio korporatiboa

Dec
04

METABOX, irtenbide globala harpidedun guztientzako

Enpresek gune seguru bat jarri ahal dute haien langile edo bezeroen eskura nominak, formakuntza-ziurtagiriak, mediku-azterketak eta beste dokumentu garrantzitsuak bidaltzeko: METABOX. Zertan datza? METABOX aukera globala da igorleak bere harpidedun guztiei bidalketak egiteko, betiere, METAPOSTAren segurtasuna mantenduz. Igorlea konfiantzazko bitartekoa da, eta berak aukeratzen du nori eta noiz utzi dokumentazioa METABOX postontzian. Modu honetan igorleek … Continue reading »

Nov
19

METAPOSTAko erabiltzaileek dokumentuak mugikorretik igo ahal izango dituzte app berriarekin

METAPOSTAk mugikorrentzako aplikazioa eguneratu du, eta aldaketa asko dakar diseinua eta funtzionaltasunari dagokienez. 2011an aurkeztutako dokumentu gordailu elektroniko honek enpresa eta herritarren eskura jartzen du gune segurua interneten haien fakturak, ziurtagiriak eta gainontzeko dokumentu garrantzitsuak doan jaso eta gordetzako. Orain, zerbitzu honen erabiltzaileek mugikorretik ere kudeatu ahal izango dituzte oso erraz haien dokumentuak. Aplikazioa Android, … Continue reading »

Oct
21

Toki gehiago zure dokumentuentzako

METAPOSTAko erabiltzaileek biltegiratze-ahalmen gehiago dute orain haien dokumentu-gordailuetan: 1GB guztiz doan. Alta berriek 1GB izango dute hemendik aurrera, eta METAPOSTAko gainontzeko kontuei, 300MB gehituko zaie. Zein dokumentuk agortzen dute ahalmen hau? METAPOSTAra igotzen ditugun horiek. Zein dokumentuk ez dute ahalmenik agortzen? Igorleek bidaltzen dizkiguten dokumentuek ez dute inolako ahalmenik kentzen. Zer gorde dezakegu dokumentu-gordailu honetan? … Continue reading »

Nov
28

40.000 pertsonek papera aurreztea erabaki dute

“Cloud computing”-aren abantailen artean, paperaren aurrezpen nabaria azpimarratuko dugu gaur, ohiturak aldatzeko eta formatu elektronikoa hautatzeko arrazoi sendoa fakturak, banku-laburpenak, ziurtagiriak eta beste dokumentu pertsonalak jasotzeko orduan. Formatu elektronikoa oraindik aukeratu ez duten familiek, bi paper kilo baino gehiago jasotzen dituzte urtero soilik korrespondentziarekin, eta honek eragin handia dauka ingurumenaren gain. Horregatik gero eta pertsona … Continue reading »

Aug
08

METAPOSTAk konfiantzazko apustua izaten jarraitzen du

METAPOSTAk, bere hastapen garaia burutu ondoren, zerbitzua hazi eta finkatu dezan, aro berri bati aurre egiten dio orain. METAPOSTAko Administrazio Kontseiluko akziodun guztiek, aho-batez eta erronka berri honen garapen arrakastatsuaren mesedetan, sozietatean hainbat aldaketa egitea erabaki dute, beraiekin erakundearen langileen artean ordezkapen batzuk ekarri dituztenak. METAPOSTAk aro berri honetan egongo ez diren pertsonei eskerrak eman … Continue reading »

May
08

METAPOSTA orain frantsesez eta alemanez ere

METAPOSTA martxan jarri zenetik, zerbitzua hobetu duten hainbat aldaketa eta ebolutibo burutu dira, baina egunero are gehiago eskaintzeko, bi hizkuntza berrietan plazaratzen dugu orain METAPOSTA: frantsesa eta alemana. Bi hauekin, zazpi hizkuntzetan irakurri dezakegu METAPOSTA, lurralde-mugak ezabatu nahian, pertsona bakoitzari bere hizkuntzan hurbiltzeko. Web gunean, hizkuntza aldatu dezakezu orrialdearen eskumako aldean, goian aurki dezakezun laukian. … Continue reading »

Apr
24

Inoiz baino gertuago

METAPOSTAri buruz informazio gehiago jaso eta alta hartu nahi baduzu, orain inoiz baino hobeto duzu, hilabete honetan kalez kale informatzeko ekintza bati hasiera eman diogulako. METAPOSTAko langileak topatuko dituzu leku eta herrialde ezberdinetan, astero astero aldatzen joango direnak ahalik eta jende gehiagori heltzeko. Kokapenak gure Facebookeko orrian plazaratzen joango gara: www.facebook.com/metaposta Gure akreditatzeile batekin alta … Continue reading »

Feb
23

700.000 dokumentu bidalita Metapostaren bitartez

Pasa den otsailaren 16an, METAPOSTAk bere lehenengo urtea bete du martxan jarri zenetik, eta denbora honetan zehar zerbitzua hobetu duten 70 garapen baino gehiago burutu dira. Garrantzitsuenetariko bat, gaur bertan garatzen ari dira: notifikazio elektronikoa, instituzio eta enpresek notifikazio legalak Interneten bitartez nahi duten erabiltzaileei bidali ahal izateko. Urteko balantze hau azaltzeko eta orain arte … Continue reading »

Dec
23

Zorionak eta urte berri on

METAPOSTAko taldeak, guregan eta gure zerbitzuan konfiantza izan duzuen 10.000 pertsonei, Gabon zoriontsuak igaro ditzazuen opa dizuegu. Gainera, familiarekin egoteko data berezi hauetan, METAPOSTAren abantailak ingurukoen artean hedatzera animatzen zaituztegu, gure gabonetako txapelketan parte hartu ahal izateko. Zorionak eta urte berri on!  

Dec
01

Metaposta eta Red.es elkarlanean

Duela hilabete batzuk, Red.es entitateak Metaposta aukeratu zuen NAN elektronikoaren erabilpena sustatzeko¬†egingo dituzten ekintzen garapenean elkarrekin lan egiteko, eta horrela plazaratu genuen gure blogean. Denbora honetan, bi aldeek lanaen aritu dira kolaborazioaren helburuak betetzeko jarraitu beharreko bideetan. Bi entitateen arteko elkar-laguntzaren erakusgarri dugu NAN elektronikoaren abantailei eta Metapostaren barne dituen erabilpenei buruzko bideo infomatibo hau … Continue reading »

Older posts «