Dokumentuak elektronikoki sinatu Mozilla Firefox 24 nabigatzailearekin

Duela gutxi, Mozilla Firefox nabigatzaileak bere 24. bertsioan Java onartzeari utzi dio, bere plugin guztiak arriskutsuak bezala adieraziz. METAPOSTAn, Javaren plugina erabiltzen dugu dokumentuak elektronikoki sinatzeko, beraz, METAPOSTAn dokumentuak sinatu nahi dituzten erabiltzaileek, nabigatzailea Java onartzeko konfiguratu beharko dute.

  • Ondoren, aldaketa honez gero METAPOSTAn dokumentu bat sinatzeko jarraitu beharreko urratsak azaltzen ditugu; laguntza pertsonal bat jasotzeko, gurekin harremanetan jarri ahal zara: metaposta@metaposta.com, 902 540 50 edo txat-gunea.

Mozilla Firefox nabigatzailea irekitzean eta METAPOSTAko web-gunean sartzean, beharrezkoa da ziurtagiriaren PINa sartzea.

PIN certificado digitalZiurtagiriaren datuak egiaztatuz gero, gure postontzian sartuko gara ziurtagiri digitalarekin.

Acceder a Metaposta con certificado digitalSinatu nahi dugun dokumentua ikusten ari garenean, «Dokumentua sinatu» botoia sakatu beharko dugu. Momentu horretan, helbideak (URLak) idazteko tokian, segurtasun-oharpen bat agertuko da, ikono gorri txiki batekin adierazita. Botoi hori sakatzean, bi botoi berri agertuko dira Javako plugin-a exekutatu ahal izateko. «Permitir y recodar» botoia sakatzea gomendatzen dugu, sistemak hurrengo batean ekintza hau gogoratzeko.

Permitir Java en FirefoxAurreko ekintza egin ostean, plugin-ari buruzko segurtasun ohar berri bat agertuko da. Oharra onartzean, berriz ere sakatu beharko dugu «Dokumentua sinatu» botoia.

Aceptar plugin JavaSistemak sinadura egiaztantzen ari denean, behean, ataza-barran Javaren ikono bat agertuko da seguruenik (kafe-katilua), horiz. Ikono hori sakatu beharko dugu azaltzen duen mezua irakurri eta onartu ahal izateko.

Advertencia JavaHurrengo urratsetan sinadura digitala burutuko da.

Documento firmado en Metaposta

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *