Noiz hasiko naiz nire postontzian dokumetuak jasotzen?

Entitateek zure METAPOSTAko postontzira dokumentuak bidaltzeko, haiei harpidetu beharko zara aldez aurretik. Prozesu osoa zure METAPOSTAko kontutik egin beharko duzu.

Igorleek hainbat datu behar dituzte bezero zarela frogatzeko, beraz, harpidetza egiteko prozesua ezberdina izan daiteke entitate batetik bestera.

Lehenengo urratsa, METAPOSTAko postontzian sartzea da.

1. POSTONTZIRA SARTU

www.metaposta.com web gunean, postontzira sartzeko gunea lauki more batean dago: POSTONTZIRA SARTU.

Sartzeko bi aukera daude, erabiltzaile eta pasahitzarekin eta ziurtagiri digitalarekin (NAN elektronikoa, IZENPE, ONA eta Camerfirma txartelak, edo CERES ziurtagiria).

ERABILTZAILE ETA PASAHITZAREKIN SARTU

Erabiltzailearen eremuan zure NANa idatzi beharko duzu, ez PIN zenbakia edo pasahitza. Sarrera burutzeko aspektu batzuk kontuan izan beharko dituzu:

  • NANa letrarekin eta beti maiuskulaz jartzea.
  • Zenbakia eta letraren artean hutsune edo gidoirik ez ipintzea.
  • Zure NANa oker hauetako edozeinekin idatziz gero, kredentzialak ez direla baliozkoak esango dizu sistemak.

Pasahitzaren esparruan, METAPOSTAra egindako lehendabiziko sarreran aukeratu duzun zenbaki eta hitzen multzoa sartu beharko duzu.

  • PASAHITZA AHAZTU DUZU?
    METAPOSTAn sartzeko pasahitz berri bat lortzeko, 902 540 540 zenbakira deitu edo KZgunea zentro batera gerturatu ahal zara.

ZIURTAGIRI DIGITALAREKIN SARTU

Ziurtagiri digitalarekin sartzeko, ZIURTAGIRI DIGITALAREKIN esaten duen estekan klikatu beharko duzu, eta SARTU botoia sakatu hurrengo pantailan.

2. IGORLEAK

Postontzi barruko behe aldeko ezkerrean, «Igorleak» aukera barruan, igorleei harpidetza egiteko aukera dugu.

Metapostako sarrerako postontzia
Klikatu irudiaren gainean handitzeko

Atal horretan, METAPOSTAk hainbat igorleen gomendapena egingo du. Entitate guztiak ikusteko, «Igorleak bilatu» gunean sartu beharko gara. Bezero zaren horiei harpidetza egiteko, banan-banan klikatu beharko dituzu.

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *