Kontaktua

Metapostari buruzko edozein kontsultarako, erabiltzaileari arreta emateko zentroaren bitartez egin dezakezu.

943 000 833

metaposta@metaposta.com

2 comentarios en “Kontaktua”

    1. Egun on Aiert.

      METAPOSTAk abantaila ugari eskaintzen ditu posta elektroniko tradizional batekin alderatuta. Aipagarriena, izan daiteke, legezko-froga balioa duela, hau da, bertan jasotzen edo gordetzen duzun guztia, balio legala izango du administrazio publikoaren aurrean. Bestalde, abantaila gisa aipa dezakegu ere, igorle guztien komunikazioak leku berean jasotzen direla: orain arte etxera heltzen zirenak, entitatearen web gunean kontsultatu behar zirenak eta emailean jasotzen zirenak elkarrekin eta ordenaturik. Gainera, zerbitzuaren funtzionamendua sistema informatiko publikoen bidez bermatua dago eta, zalantzarik gabe, ez da inolako merkataritza-ustiapenik onartzen.

      METAPOSTAn alta hartzeko 3 modu seguru daude, Aiert:

      1. Kolaboratzen duten edozein entitateren online bankako bezero bazara, erraz egin dezakezu alta haien web gunetik. (Entitateak: Bankoa, BBK, Ipar Kutxa, Euskadiko Kutxa, Kutxa eta Vital Kutxa). http://blog.metaposta.com/2011/03/alta-online-bankan/?lang=eu

      2. METAPOSTAn onartutako ziurtagiri digitala baldin baduzu (NAN elektronikoa, IZENPE, ONA edo CAMERFIRMA txartela), gure web gunetik, bertatik, egin dezakezu alta. https://www.metaposta.com/eu/certificado_digital.html

      3. Hurbilen duzun KZgune zentro batera gerturatuz ere, bertan egin dezakezu alta zure NANa eramanez (ez da beharrezkoa NAN elektronikoa izatea).

      Espero dut zure zalantzak argitu izatea. Beste edozein gauzarako, harremanetan jarri ahal zara gurekin bai telefonoz (902 540 540), emailez (metaposta@metaposta.com) edo blogaren bitartez.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *