Lege-esparrua

Jarraian, METAPOSTAri eragiten dion lege-esparru osoari buruzko informazioa emango dugu:

  • METAPOSTA Sistemaren bitartez eskaintzen diren zerbitzuen lege-eta arau-testuinguru orokorra
    • Ekainaren 22ko 11/2007 Legea, herritarrek Zerbitzu Publikoetarako Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoa.
    • Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1999/93/EE Zuzentaraua, 1999ko abenduaren 13koa, sinadura elektronikorako Erkidegoko esparrua ezartzen duena.
    • Irailaren 17ko 14/1999 Erregearen Lege Dekretua, sinadura elektronikoari, horren eraginkortasun juridikoa onartzeari eta jendeari ziurtapen-zerbitzuak eskaintzeari buruzkoa.
    • 2000ko otsailaren 21eko Agindua, ziurtapen-zerbitzuak ematen dituztenen ziurtapen-arautegia, eta sinadura elektronikoko produktu jakin batzuen ziurtapen-arautegia onartzen duena.
    • Abenduaren 19ko 59/2003 Legea, sinadura elektronikoari buruzkoa.
    • Otsailaren 21eko 209/2003 Errege Dekretua, erregistro eta jakinarazpen telematikoak arautzen dituen eta hiritarrek ziurtagiriak ekartzearen ordez baliabide telematikoak erabiltzea arautzen duena.
    • Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, datu pertsonalak babesteari buruzkoa.
    • Faktura Elektronikoari buruzko Legea.
    • Merkataritza Elektronikoari buruzko Legea.
    • Interneteko erabilerraztasun-araudiak.
    • Abenduaren 18ko 232/2007 Dekretua, Eusko Jaurlaritzarena, administrazio-prozeduretan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duena.
    • Azaroaren 3ko 32/2003 Lege Orokorra, Telekomunikazioei buruzkoa.
  • METAPOSTAk erabiltzen duen Jakinarazpen Elektronikoaren mekanismoari buruz

    METAPOSTAk erabiltzen duen Jakinarazpen Elektronikoak bermatzen du, nolanahi ere, honako hauek ezarritako baldintzak betetzen direla:

    • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. eta 59. artikuluek administrazio-egintzak jakinarazteko ezarritako eskakizunak.
    • Herritarrek zerbitzu elektronikoetarako sarbidea izateari buruzko Legea.
    • Otsailaren 21eko 209/2003 Errege Dekretua, erregistro eta jakinarazpen telematikoak arautzen dituen eta hiritarrek ziurtagiriak ekartzearen ordez baliabide telematikoak erabiltzea arautzen duena.
    • Eusko Jaurlaritzaren Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio-prozeduretan bitarteko elektronikoen, informatikoen eta telematikoen erabilera arautzen duena.
    • Ogasun eta Herri-Administrazio Saileko 2004ko abuztuaren 16ko 4.673 zenbakiko Agindua, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuarena, Herri Administrazioetako kontratuei buruzko legerian aurreikusitako zenbait prozedura eta jardunen izapidetze telematikoari buruzkoa.
  • METAPOSTAren jarduna Erregistro Telematiko gisa sistemara bidalitako eta gordailututako dokumentazioari dagokionez

    METAPOSTAk Erregistro Telematiko Publiko gisa jarduten du sistemara bidalitako eta sisteman gordailututako dokumentazioari dagokionez. Horretarako, haren jarduna honako lege-esparru honek zehazten du:

    • Herritarrek zerbitzu elektronikoetarako sarbidea izateari buruzko Legea.
    • Otsailaren 21eko 209/2003 Errege Dekretua, erregistro eta jakinarazpen telematikoak arautzen dituen eta hiritarrek ziurtagiriak ekartzearen ordez baliabide telematikoak erabiltzea arautzen duena.
    • Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio-prozeduretan bitarteko elektronikoen, informatikoen eta telematikoen erabilera arautzen duen Dekretua.

    Sistemara bidalitako eta sisteman gordailututako dokumentazioari dagokionez Erregistro Telematiko gisa jarduteko METAPOSTAren jarduna ahalbidetuko duten elementuak erantsi beharko dituzte enpresa lizitatzaileek beren proposamenetan.

    Arestian aipatutako lege-esparruaren arabera, METAPOSTA sistema idazkiak, dokumentuak, komunikazioak eta jakinarazpenak jasotzeko Erregistro Telematiko gisa erabiltzen da. Horretarako, arestian aipatutako lege-esparruaren arabera, METAPOSTAk sinadura elektroniko onartuaren bitartez elektronikoki sinatuta dauden idazkiak, dokumentuak, komunikazioak eta jakinarazpenak aurkeztea soilik onartuko du.

  • METAPOSTAren zerbitzurako erabilerraztasunari buruzko arau-esparrua

    METAPOSTAk herritar guztien erabilerraztasunerako eskubidea bermatu behar du, hala mundu fisikoan nola birtualean, arazo fisikoak, sentsorialak edo kognitiboak dituzten edo ez kontuan izan gabe. Europar Batasunak, Kontseiluaren 2002ko martxoaren 25eko ebazpenean, Estatu kideei eskatzen die eduki digitalak eskuragarri egon behar dutela eta, gomendio horri jarraituz, uztailaren 11ko 34/2002 Legeak, informazioaren gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzkoak, adierazten du Administrazio Publikoek beharrezko neurriak hartuko dituztela beren Interneteko orrietan eskaintzen duten informazioa ezinduentzat eta adinekoentzat eskuragarria izan dadin, edukirako erabilerraztasun-irizpideen arabera, 2005eko abenduaren 31 baino lehen.

    Helburu horrekin bat eginik, METAPOSTAk, gutxienez, W3C (World Wide Web Consortium) partzuergoaren WAI (Web Accessibility Initiative) jarraibideen lehenengo lehentasun-maila betetzen du.  Jarraibide horren arabera, METAPOSTAren diseinua egiterakoan kontuan izan dira aipatutako WAI ekimenaren erabilerraztasun-jarraibide guztiak.

  • METAPOSTAn gordetako datuak Babesteko Arau Esparru osagarria

    METAPOSTAn gordetako datuak Babesteko funtsezko erreferentea datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak osatzen du.

    Horretaz gain, beste bi arau-elementu osagarri ere aipatu behar dira:

    • Datuen babesa Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio-prozeduretan bitarteko elektronikoen, informatikoen eta telematikoen erabilera arautzen duen Dekretuaren testuinguruan.
    • Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioek METAPOSTAn gordetako datuetarako erabilerraztasunik eza arautzen duen Erakunde arteko Akordioa.
  • METAPOSTAren hizkuntza-araubidea

Sarrera erderaz: ES

  • Delicious
  • Facebook
  • Reddit
  • StumbleUpon
  • Twitter
  • RSS Feed