Metaposta

Zer da METAPOSTA?

METAPOSTA «Interneteko postontzia eta dokumentu-gordailua da» .Interneteko postontzi elektronikoaren zerbitzuaren bitartez jasotzen diren interes pertsonaleko dokumentuak gordetzen dituena.

Hortaz, METAPOSTA posta klasikoa finkatzeko baliagarria izango da eta postontzi tradizional baten antzekoa da, baina mundu elektronikoan, eta ohiko eginkizunaz gain, “Interneteko postontziaren eta dokumentu-gordailuaren” eginkizuna izango du, eta legezko froga-balioa izango du.

Ezaugarriak eta eginkizunak:

  • METAPOSTA Interneteko gordailu Elektronikoa da.
    • METAPOSTA “Interneteko postontzia eta dokumentu-gordailua” da dokumentu pertsonalak gordetzen dituena. Sistemaren oinarri nagusia herritarrek eta enpresek balio handia ematen dieten, eta, ondorioz, gune pertsonal elektrikoan eta bikoiztuta gorde nahi dituzten dokumentuak modu seguruan eta iraunkorrean gordetzeko sistema da.Beste era batera esanda, aukera ematen du herritarrak edo enpresak modu iraunkorrean gordailutzeko dokumentu-gordailu elektronikoaren esku uzten dituen dokumentuak legez artxibatzeko.
    • METAPOSTA sistemak aukera ematen du dokumentuak erabiltzailearen ordenagailutik kargatzeko (gaztelaniaz “subir” edo ingelesez up-load) gordetze digitala segurua izan dadin.
    • METAPOSTAren artxibategi elektroniko seguruaren eginkizunak (Dokumentu Gordailu Elektronikoa) ahalbidetzen du legezko garrantzia duten eta epe luzean gordetzeko herritarrek eta enpresek gordailutu nahi dituzten dokumentu pertsonalak modu seguruan gordailutzea. Hartzaileak aukera izango du dokumentu horiek guztiak modu seguruan, dohainik eta tamainari dagokionez, mugarik gabe izateko, eta dokumentu horietarako sarbidea ere horrelakoxea izango da; era horretan, dokumentuak ez dira galduko eta haien gordetze eraginkorra ahalbidetuko da.
    • METAPOSTAk modu seguruan artxibatzeko eginkizunak ditu, eta, gainera, froga-egiazkotasuna duenez, honako hauek ahalbidetzen ditu:
      • Dokumentu digitalak gordetzea.
      • Kopia digital adostua lortzea.
      • Dokumentu garrantzitsuen artxibategi elektroniko segurua, mugagabea eta iraunkorra.
      • Pertsona baimenduen artean isilpeko datuak partekatzea eta jakinaraztea.
  • METAPOSTA Interneteko Postontzia da.
    • METAPOSTA Interneteko posta elektroniko batean formatu digitaleko posta jasotzea ahalbidetzen duen zerbitzua da. Pertsona indibidual edo kolektibo bakoitzak, METAPOSTAren bitartez, postontzi elektroniko bat, hau da, bizitza edo izate juridiko osoan posta jasotzea ahalbidetzen duen biltegi elektroniko bat eduki dezake.
    • METAPOSTA posta klasikoa finkatzeko baliagarria izango da, igorleen eta hartzaileen arteko lotura sustatuko du, eta postontzi tradizional baten antzekoa da, baina mundu elektronikoan.
    • Dokumentu elektronikoak erabiltzaileek ere eman ditzakete METAPOSTren dokumentu-gordailu elektronikoari karga-eginkizunak emanez.
  • METAPOSTAk Legezko Froga-Balioa dauka.
    • Legeak Sinadura Elektroniko Onartuari ematen dizkion abantaila guztiak ditu METAPOSTAk: egiazkotasuna, osotasuna, isilpekotasuna eta ez-gaitzesteko ahalmena. Horrek guztiak honako hau dakar:
      • Sistemaren esku utzitako mezuen izaeraren bermea.
      • Igorlearen eta Jasotzailearen nortasunaren egiatasuna sistemaren esku utzitako mezu edo dokumentu orotan.
      • Egiatasuna sistemaren esku utzitako mezu edo dokumentu oro igortzerakoan eta jasotzerakoan.
    • METAPOSTAk legezko froga-balioa du: hau da, erabiltzaileen eta igortzaileen(Sender-ak) ondorioetarako, METAPOSTAn gertatzen den oro baliozkoa da legez eta legezko erreferentzia edo froga gisa erabil daiteke. Edozer egin daiteke honako hauei dagokienez:
      • Mezuen eta dokumentuen sarreraren Jakinarazpen Elektronikoaren legezko eginkizunak.
      • Sarrerak eta Irteerak Erregistratzeko funtzioak.
      • Sinadura elektroniko onartuaren sistemaren erabilera hedakorragatik.
    • METAPOSTAn gordetako mezuak eta dokumentuak legezko froga dira.
    • METAPOSTAk bermatzen du dokumentuen legezko gordetzea eta zaintza, eta ahalbidetzen du dokumentu mota bakoitzerako baliozkotasunari buruz kritikotasun-/garrantzi-maila eta baliozkotasunari buruzko legezko aldia ezartzea eta bermatzea. Bestela esanda, METAPOSTAk honako hau ahalbidetzen du:
      • Merkataritza- eta administrazio-dokumentuen bizi-zikloaren legezko kudeaketa bermatzea.
      • Erabiltzaileak erabakitzea dokumentu baten legezko aldia, eta aldi hori METAPOSTAk dokumentu motaren arabera gutxieneko gisa bermatuko duena baino handiagoa izan daiteke.
    • METAPOSTAk Erregistro Telematiko Publiko gisa jardun dezake sistemara igorritako eta sisteman gordailututako dokumentazioari dagokionez.
    • METAPOSTAk jakinarazpen elektronikoko mekanismoak ematen ditu.
    • Senderren eta METAPOSTAren barne-sistemen arteko komunikazioak mezularitza ziurtatuaren estandarren bidez gauzatuko dira.
  • METAPOSTA Bakarra eta Unibertsala da.
    • METAPOSTA bakarra da. METAPOSTA erabiltzaileek beren dokumentu garrantzitsuak formatu digitalean gordailutzeko leku bakarra da. Biltegian sartzeko kodeak pertsonalak dira eta ezin zaizkie hirugarrenei eman.
    • METAPOSTA unibertsala da, guztiontzako egina: Enpresentzat, partikularrentzat eta Erakunde Publikoentzat, muga geografikorik gabe.
  • METAPOSTAren aukeratzeko askatasuna bermatzen du. .

    Titularrak eskubide osoa du METAPOSTAren bitartez jaso nahi dituen dokumentuen (senderrak hautatzeko, baita Sender-etan edo METAPOSTAn baja emateko ere.

  • METAPOSTArekin beti egunean.

    METAPOSTAri esker uneoro jakin dezakezu dokumentu berriak iritsi zaizkizula. METAPOSTA Kontu baten Titularrak eska dezake bere METAPOSTA postontzira dokumentu berri bat iritsi zaiola jakinarazten dion mezu bat bidal diezaiotela e-mail pertsonal bateko helbidera.

  • METAPOSTA Mugagabea eta Iraunkorra da.
    • METAPOSTAk espazio mugagabea du zure bizitza osoan.
    • Hartzaileak aukera izango du dokumentu horiek guztiak modu seguruan, dohainik eta tamainari dagokionez mugarik gabe izateko eta dokumentu horietarako sarbidea ere horrelakoxea izango da; era horretan, dokumentuak ez dira galduko eta haien gordetze eraginkorra ahalbidetuko da.
    • METAPOSTAk artxibategi elektroniko iraunkor baten ezaugarri guztiak ematen ditu:
      • Biziarteko artxibategia.
      • Formatu unibertsalak eta iraunkorrak erabiltzea.
      • Dokumentuaren ulergarritasuna nazioarteko estandarren oinarriaren gainean.
      • Bertako dokumentu elektronikoen edo Titularrak METAPOSTAra bidalitako dokumentu elektronikoak artxibatzea.
      • Dokumentuak enkriptatuta gordetzen dira.
  • METAPOSTA Erraza da.
    • Erraza da.METAPOSTAk ahalbidetzen du posta erosotasun osoz ikustea edonon, ordenagailu edo gailu mugikor bat erabiliz.
    • Sinplea da jatorri askotako mezuak eta dokumentuak jaso eta gordetzeko: sistema bakar bat Erakunde eta Enpresa askotatik etorritako mezuak erabiltzeko.
    • Erosoa da:
      • Zure posta tradizionala bitarteko digitalen bitartez jaso dezakezu.
      • Zure fakturak jaso ditzakezu.
      • Zure posta formatu digitalean jaso dezakezu, edozein ordutan eta edonon.
    • Internetek ematen dituen abantaila guztiak ematen ditu: arintasuna, sartzeko erraztasuna, zerbitzua, azkartasuna, tokiko edo urrutiko sarbidea.
  • METAPOSTAk dokumentuak gordetzerakoan antolaketa pertsonala eta aukerakoa egitea ahalbidetzen du.

    METAPOSTAk dokumentuen kudeaketa pertsonalizatua ematen duenez, Erabiltzaile bakoitzak bere dokumentuak nahi duen bezala antola ditzake.

    • Antolaketa pertsonala eta erabiltzeko erraztasuna. METAPOSTAn Erabiltzaile bakoitzak bere ordena propioa sor dezake, karpetak irekiz, eta bere dokumentuak nahi duen ordenan artxibatuz eta etiketatuz. Era berean, Erabiltzaileak, gainera, antolaketa automatikoa programa dezake, karpeta bakoitzera zer dokumentu motak joan behar duen adieraziz.
    • Konfiantza dokumentuak gordetzerakoan. METAPOSTAri esker titular bakoitzak dokumentuak gordetzerakoan antolaketa pertsonalizatua ezarri ahal izango du, honako hau kontuan hartuta:
      • Fitxategien izenen kudeaketa pertsonalizatua.
      • Gordetze digitalaren ikuspegi globala.
    • Malgutasuna bizitzako aldaketen aurrean. METAPOSTAn gordetako dokumentuak Erabiltzailearen NANarekin lotuta daude. Horrek esan nahi du METAPOSTAk bizitza osoan gordeko dituela, helbidea aldatu ote den eta abar kontuan izan gabe.
  • METAPOSTA Azkarra da.

    Ahalbidetzen du gordetako informazioa azkar leheneratzea. METAPOSTA Sistema honako erantzun-denbora hauek eskaintzeko prestatuta dago:

    • PDF dokumentu baterako sarbidea: PDF dokumentu bat hiru (3) segundotan baino gutxiagoan ikustea.
    • Karpetan eragiketak egitea eta dokumentuak karpeten artean lekuz aldatzea: bi (2) segundotan baino gutxiagoan.
  • METAPOSTA Sistema Segurua da.
  • METAPOSTAren funtzionamendua informatika-sistema publikoek bermatzen dute eta ez da inolako merkataritza-ustiaketarik onartzen.
  • METAPOSTA Doakoa da.

    METAPOSTA doakoa da erabiltzaileentzat . METAPOSTA zerbitzuetan izena emateak eta zerbitzu horiek erabiltzeak ez du inolako kosturik erabiltzailearentzat. Kostu hori mezuak eta dokumentuak igortzen dituzten senderrek ordaintzen dute, posta tradizionalarekin gertatzen den bezala.

  • METAPOSTAk Erakundeen Babes handia du.
  • METAPOSTA sartzea erraza da.
    • Egunean 24 orduetan asteko 7 egunetan, eta urteko 365 egunetan eskuragarri dagoen zerbitzua da.
    • Mezuak eta dokumentuak edonondik kontsulta daitezke Internetera konektatutako edozein gailuren bitartez.
    • www.metaposta.com webgunean sartzea erraza da eta W3C Partzuergoaren (AA maila) estandarrak betetzen ditu, eta premisa horiek betetzen ez dituzten atalak behar bezala jakinarazita daude.

METAPOSTA hainbat Herrialde garatzen ari diren “Orri Pertsonalaren” proiektu askotan ezarritako joerek eragiten duten proiektua da.

Horien artean nabarmentzekoak dira:

METAPOSTA lehen urratsa izango da «Nire etxea Interneten» izeneko programan txerta daitezkeen beste zerbitzu batzuk garatzeko ondoren. Adierazitako programak honako alderdi hauek erantsiko ditu: Euskadiko herritar bakoitzak Interneten orri pertsonal bat edukitzeko aukera izango du.