METAPOSTAk Copenhaguera bidaia, 5 iPad eta 5 iPod Touch zozkatzen ditu

METAPOSTAk, 2012ko ekainaren 30ean, 2 pertsonentzako bidaia Copenhaguera, 5 iPad wifi (16 giga) (nahi izanez gero, Sony Vaio S 32GB tablet gailua aukeratu ahal izango da), eta 5 iPod touch zozkatuko ditu 2011ko urriaren 15etik 2012ko ekainaren 29ra arte METAPOSTA zerbitzuan alta hartu duten pertsonen artean.

Danimarka, eredua METAPOSTArentzat

METAPOSTAk Interneteko zerbitzuen garapenari dagokionez aurreratuenak dauden herrialdeen ekimenen antzeko proiektu bat eskaintzen du, konkretuki bere eredua Danimarkako eBoks kasua da. Horregatik Danimarkako kapitalera bidaia aukeratu da zozketatzen dugun sari nagusi bezala.

Danimarkako zerbitzu arrakastatsu honek, 3,5 milioi erabiltzaile ditu jada, 5,5 milioiko biztanleria duen herrialde batean. Gainera 600 igorle nagusi bidaltzen dituzte komunikazioak eBoks-en bitartez. Gure xedea METAPOSTArekin antzeko arrakasta lortzea da gure zerbitzuan alta hartu duten pertsona guztiei esker.

Urriaren 15a baino lehen alta hartu baduzu, parte hartzeko aukerak dituzu ere

METAPOSTAko postontzi barruko Nire lagunak gonbidatu aukeratik, zure ezagunei METAPOSTA zerbitzua gomendatu ahal diezu. METAPOSTAra lagunak ekartzen badituzu, automatikoki parte hartuko duzu zozketan. Gainera, ekartzen duzun erabiltzaile berri bakoitzeko hiru partaidetza gehiago izango dituzu.

Sarrera erderaz: ES

  • Delicious
  • Facebook
  • Reddit
  • StumbleUpon
  • Twitter
  • RSS Feed

Leave a Reply

Your email address will not be published.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>