Tag Archive: ekitaldiak

Jun
21

Lehena sartu Encounterrera METAPOSTArekin

Euskal Encounter ekitaldia gertu dago, eta iaz bezala, METAPOSTA bertan egongo da. 21. edizio hau, Barakaldoko Bilbao Exhibition Center (BEC) azokan izango da, uztaileko 25tik 28tara. Milaka pertsona daude jada egun horiek gogo handiz itxaroten, haien ordenagailuak Euskal Encounter 21ak eskaintzen dituen 20.000 megatara konektatzeko. Urtero bezala, jende ugari espero da lehenengo egunean Party-ra sartzeko … Continue reading »

Jul
21

Simulazio gunea Euskalean

Ordu gutxi barru, milaka ordenagailu piztuko dira Barakaldoko BEC azokan, ostiraletik astelehenera arte Euskal Encounterrean egoteko, non parte-hartzaileek munduko sare azkarrenarekin nabigatuko duten: 20 gigabyte. Antolatzaileek (Euskalamiga eta Euskaltel Fundazioa), 19. edizio honetarako 35.000 metro karratuetan haien ekipoekin instalatuko diren 6.000 pertsona espero dute. Euskal boys&girls-en gastronomi-kezkak apur bat arintzeko, pilo bat txoripan kilo eskatu … Continue reading »

Jul
07

Euskal Encounterrean ikusiko dugu elkar

Euskal Encounter, Euskal Party, #euskal… hamaika modutan ezagutzen dugun topagunea, oso hurbil dago, eta Metaposta ere bertan egongo da. Ospakizuna, informatikako profesional eta zaleek antolatzen duten bilera edo topagune erraldoi batean datza. Bertan hainbat eguneetan zehar informatikarekin zerikusia duten puntako ekintzak egiten dira eta ezagutza anitzak elkar trukatzen diren bitartean. 19. edizio hau, Barakaldoko Bilbao … Continue reading »

Apr
07

Metapostak asLAN saria jaso du

Metapostak autonomia erkidegoen eremuan garatutako proiekturik onenarentzako saria jaso du gaur, Madrilen egunotan egiten ari den SITI-asLAN azokaren barruan. Xabier Sabalza Metapostako presidenteorde betearazle eta Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko zuzendariak, Metapostak eskainitako prestazioen “berrikuntza eta eredugarritasuna” aldarrikatzen dituen golardoa jaso du gaur bertan profesionalei zuzendutako informazio-teknologien alorreko azoka honen 18. edizioa ixteko ekitaldian. … Continue reading »

Feb
25

Metapostarekin bat egiteko itun berria: Ipar Kutxa

Oraindik Metaposta jaio berria dela esaten gabiltza, baina zerbitzuak jada 10 egun hauetan alta hartu duten 2.000 erabiltzaile ditu. Zenbakia txikiagoa izango balitz ere lan egiten jarraituko genukeen arren, kopuru hori izateak motibazio handiagorekin lan egitea eragiten du. Horregatik, teknikariak etengabe hobekuntzak egiten ari dira, zuk Metaposta betidanik erabiltzen duzun zerbitzua dela sentitzea lortzeko. Azken … Continue reading »

Feb
17

Ofizialki jaio da Metaposta

Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak eta Idoia Mendia Justizia eta Herri Administrazio sailburuak, Juan Goicolea Berrikuntza eta Teknologia sailburuorde eta METAPOSTAko presidentearekin batera, dokumentu-gordailu elektronikoa eta sarean erabiltzeko moduko postontzia eskaintzen dituen METAPOSTA zerbitzua aurkeztu zuten atzo, Eusko Jaurlaritzak Informazioaren Gizartea bultzatzeko abiarazi dituen ekimen estrategikoen barruan. Ekitaldian, Arabako Teknologia Parkeko erakusketa … Continue reading »