Ziurtagiri Digitalarekin

Zure txartelarekin sartu ahal izateko (IZENPE ziurtagiria, ONA txartela, NAN elektronikoa), irakurgailu bat instalatuta eduki behar duzu, baita txartel horrekin jardun ahal izateko beharrezkoak diren programak edo driver-ak ere.

Sartu txartela irakurgailuan zure burua identifikatu ahal izateko, eta jarraitu pantailan azalduko diren jarraibideei.

Metapostan On-Line Altak sinadura elektroniko onartuaren ziurtagiriaren bitartez hartu beharreko arreta-neurriak

On-Line Alta sinadura elektroniko onartuaren ziurtagiriaren bitartez egiterakoan komenigarria da honako arreta neurriok hartzea eta berezitasunok ezagutzea:

  • Hasierako arreta-neurria: Egizu Izenpe edo zure eNAN sinadura-proba zure ordenagailua prest dagoela egiaztatzeko.
    • Izenpe-ren ziurtagirirako:
      • Egiaztapen-zerbitzuan sartu honelako loturan klik eginez: ziurtagiri digitalaren baliozkotasuna eta funtzionamendu egokia egiaztatzea
      • Ondoren: Nahi dituzun datuekin (benetazkoak edo fikziozkoak, ezbaitu informaziorik gordetzen) “izena”, “abizenak” eta “erakundea” eremuak bete.
      • Gero klik egin “sinatu” dioen lekuan. Leiho bat irekiko da eta sinatzekoa duzun informazioa azalduko da bertan.
      • Gero klik egin “sinatu” dioen lekuan. PIN sartu eta “onartu” sakatu.
    • eNANerako: Sartu zaitez www.dnielectronico.es web-guneko “Nola erabili eNAN”, “Egiaztatu ondo dabilen” atalean edo klik egin lotura honetan
  • Ziurtagiriaren bidezko Altaren berezitasunak: Baliteke zure Izenpe edo eNAN ziurtagiria behin baino gehiagotan eskatzea. Ez da akatsa, segurtasun-arrazoietan du oinarri. Honela jokatu:
    • Sartu PIN zk. eskatu beste, nahiz eta menua hainbat aldiz agertu.
    • Hau alta-prozesuan baino ez zaizu gertatuko.

Gorabehera edo akatsen bat antzematen baduzu jar zaitez harremanetan Izenpe-ren erabiltzaileen arreta gunearekin.

Problemarik baduzu sinadura elektronikoaren ziurtagiriarekin edo sinadura-probarekin, dei ezazu Izenpe-ren erabiltzaileen arreta gunera:

  • Euskaditik, telefonoa: 012
  • Euskaditik kanpo, telefonoa: 945 018000
  • Atzerritik, telefonoa: 00 34 945 018000
  • Posta elektonikoa: cau-izenpe@izenpe.net. Izenperen Erabiltzaileen Arreta Guneak etenik gabeko ordutegia dauka 8:00etatik 20:00ak arte. Bertan arazoak konpontzen lagunduko dizute.

Izenpe eta eNAN ziurtagiriei buruzko informazio osagarria.

Izenpek, bere ziurtagiriak erabiltzeko eskuliburuak eskuratzen ditu.

Argibideak: www.izenpe.com Bestetik ere, www.dnielectronico.es web-guneak eNANari buruzko xehetasunak ematen ditu.