Gipuzkoako udal kopuru handi batek bultzatuta, Gipuzkoako Ur Kontsortzioa 1990ean jaio zen, ur azpiegitura berri eta moderno bat eraikitzeko asmoz, ingurumena erabat errespetatuz. 20 urte geroago, ingurumenarekiko duen konpromisoa jarraitzen eta garatzen da Metapostara batuz haien bezeroei fakturak elektronikoki bidaltzeko.
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak 70 udalerriri eta 312.000 biztanleri (Gipuzkoako %86ari) ematen die hornidura eta saneamendua. Gipuzkoako Urak entitatearen xedea da ahalik eta bezero kopuru handienari fakturak elektronikoki Metapostaren bitartez bidaltzea eta papera aurreztea.
Metapostaren erabiltzaile bazara eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioari harpidetza egin nahi baduzu, Itxuratu nire kontua aukera barruan igorleen artean bilatu. Entitatea urdinez agertuko da oraindik integrazio lanak bukatzen ari direlako. Baina harpidetza egitea posiblea da bakarrik zure faktura baten zenbakia sartuz.
Metapostan oraindik alta hartu ez baduzu, 3 bide dituzu alta hartzeko:
- Ziurtagiri digitala (NAN elektronikoa, ONA, IZENPE edo CamerFirma txartelak) eta txartel elektronikoen irakurgailua baldin baduzu, alta hartu dezakezu hemen.
- Bankoa, Bilbao Bizkaia Kutxa, Caja Laboral – Euskadiko Kutxa, Caja Vital Kutxa,Iparkutxa edo Kutxa entitateen online bankako erabiltzaile baldin bazara, haien web guneetatik alta har dezakezu.
- Hurbilen duzun KZgunean ere har dezakezu alta zure NANa eramanez (ez da beharrezkoa elektronikoa izatea).
Alta hartzeko bidea topatzen ez baduzu edo zerbitzuari buruzko zalantzak badituzu, 902 540 540 zenbakira deitu ala metaposta@metaposta.com helbidera mezu bat bidali dezakezu.