Movistar, Metapostaren igorle berria

Movistar Metapostarekin batzen da bere 23 milioi bezeroei fakturak eroso eta seguruago jaso, ordenatu eta biltzeko aukera emanez.

Metapostaren xedea da erabiltzaileei erabateko zerbitzua eskaintzea, eta integrazio honekin bide horretan urrats handia ematen du.

Zergatik jaso Movistarren faktura elektronikoak Metapostan?

Metapostan, zure mugikor-operadorearen faktura guztiak segurtasun osoz gorde ditzakezulako. Bidai batean bazaude, zure faktura garaiz kontsulta ahal izango duzu; alokatzeko etxe batean bizi bazara, egoitzaz aldatzean ez dituzu zure harreman-datuak aldatu beharko; denbora gutxiko pertsona bazara, zure faktura mugikorretik birpasatu dezakezu edozein une librean… Ez du etxean lekurik okupatzen, ez duzu gordetzen denborarik eman behar eta ez dago galtzeko arriskurik.

Faktura elektronikora ohituta bazaude, aipatutako abantailak jada ezagutzen dituzu, baina Metapostak aukera gehiago ditu zuretzat: Movistarren fakturak biltzeaz gain, toki berean karpetetan artxibaturik, ur eta argi-fakturak, banku laburpenak… jasoko dituzu. Entitate bakoitzaren web gunetik pasatu gabe. Gainera, zuretzat garrantzitsuak diren dokumentuak ere igo ditzakezu, zure etxeko artxibategia guztiz digitalizaturik izateko.

Noiz hasiko da Movistar Metapostaren bidez bidaltzen?

Movistarren integrazio-lanak laster hasiko dira, telefono-entitatearekin lehendabiziko konpromisoa burutzean. 2012aren lehenengo erdirako prozesua bukaturik egotea espero da, eta Movistar fakturak bere bezeroei Metapostaren bitartez bidali ahal izatea.