Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Metapostara bidaltzen dizkizu fakturak

Logo Consorcio de Aguas Bilbao BizkaiaBilbao Bizkaia Ur Partzuergoak bere hiruhileko faktura elektronikoa Metapostaren bidez bidaltzen du jada, bi enpresen arteko integrazio lan informatikoak behin bukatuta. Gaurtik aurrera, Partzuergoak kudeatzen dituen 502.000 kontadoreen jabeek Metapostan jaso dezakete bere fakturak.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa erakunde publikoa da, eta bere xedea 72 udalerriri ur hornikuntza eta saneamendu zerbitzuak ematea da. Udalerri horiek Bizkaiako populazioaren %90a hartzen dute.

Ingurumenari dagokionez bere efizientzia hobetzeko nahian urrats handia suposatzen du Partzuergoarentzat Metapostaren bidez fakturak bidaltzeko apustua.

Izan ere, Metapostaren erabilpen honek Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa bereizten duen ingurugiroaren defentsarako politikara batzen da. Bere 502.000 bezeroei urtero lau fakturak paperez bidaltzen, 850.000 euro baino gehiago ordaintzen du entitateak, 24 tona paper. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak bere faktura guztiak Metapostaren bidez bidaliz, urtero 680.000 euro aurreztuko lukete, urteroko kostuen %80a baino gehiago.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin, 4 partzuergo dira jada bere bezeroei fakturak Metapostaren bitartez jasotzeko aukera ematen dietenak, enpresarentzat kostuak eta paper kantitate handia aurreztuz, inguruarekiko konpromisoa indartuz.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren fakturak paperez jasotzeari uzteko, Metapostan sartu zaitez eta entitatea aukeratu igorleen zerrendan. Partzuergoak bezero zarela ziurtatzeko, kontu-zenbakiaren azkeneko 10 digituak eta email bat eskatuko dizu. Urrats horiek jarraituz, uraren hurrengo faktura Metapostan jasoko duzu.

Oraindik Metapostan alta hartu ez baduzu, hemen duzu informazioa egiteko: https://blog.metaposta.com/metapostan-alta-hartu/ Gogora ezazu, Metaposta doako zerbitzua dela erabiltzailearentzat. Anima zaitez Partzuergoaren faktura modu seguru, ordenatu eta ekologikoenean jasotzera.