METAPOSTAk mugikorrentzako aplikazioa berrizten du

Hainbat hilabete izan dugu erabilgarri Android eta iPhone mugikorrentzako METAPOSTAren lehendabiziko aplikazioa. Askok izan zarete aplikazioa deskargatu duzuenok zuen dokumentu-gordailu elektronikoan gordetzen duzuen dokumentazio garrantzitsua beti eskura izateko. Aplikazioa hobetzeko zuen aldetik jaso ditugun iradokizunak eta proposamenak baloratu ostean, hilabete honetan bigarren bertsio bat kaleratzen dugu, aurrekoa baino askoz beteagoa.

Aurreko bertsioa instalaturik baldin baduzu, zure mugikorrak aktualizazioa automatikoki aurkituko du. Aktualizazio hau onartzean bertsio berriaren ezaugarri guztiak ezagutzen hasiko zara.

Oraindik ez baduzu aplikazioa instalaturik, esteka hauen bitartez egin dezakezu:

Bertsio berri honekin, METAPOSTAn jasotzen edo gordetzen dituzun dokumentuak ikusi eta kudeatu ahal izango dituzu (ezabatu, mugitu, partekatu, etiketatu…). Karpetak eta etiketak ere sortu, mugitu, ezabatu eta izenez aldatu ahal dira bertsio berri honekin. Gainera, bilaketa sinplea eta aurreratuak egiteko aukera ematen du, nahi duzun dokumentua denborarik galdu gabe topatzeko.