Pasa den otsailaren 16an, METAPOSTAk bere lehenengo urtea bete du martxan jarri zenetik, eta denbora honetan zehar zerbitzua hobetu duten 70 garapen baino gehiago burutu dira. Garrantzitsuenetariko bat, gaur bertan garatzen ari dira: notifikazio elektronikoa, instituzio eta enpresek notifikazio legalak Interneten bitartez nahi duten erabiltzaileei bidali ahal izateko. Urteko balantze hau azaltzeko eta orain arte lortutako helburuak eta lortzeke daudenak komentatzeko Bernabé Undak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak, Juan Goicoleak, METAPOSTAko presidentea eta Berrikuntza eta Teknologia sailburuordea, eta Aitor Velascok, Metapostako zuzendariak prentsaurreko bat eman dute gaur goizean.
Irekiako lankideek prentsaurrekoa zuzenean eman dute haien web gunean. Hauxe da hitzaldiaren bideoa.
Aitor Velascok ekitaldian esan duenez, momentura arte 700.000 dokumentu baino gehiago bidali dira METAPOSTAren bitartez. 12.000 erabiltzaileetatik Gipuzkoan daude %38a, Bizkaia baino biztanle gutxiago izanik, portzentaje bera. METAPOSTAn alta hartu diren pertsonetatik %22a dira Arabakoak. METAPOSTAn badaude ere estatuko gainontzeko probintzien erabiltzaileak, batez ere Nafarroa, Bartzelona eta Madrilgoak. Erabiltzaile gehienek gizonak dira (%74a) eta 25-60 urte bitartekoak (%80a).
Joan Goicoleak nabarmendu du METAPOSTAn alta hartzeko prozesua arrazoi garrantzitsua dela finantza-entitateak eta beste konpainiak METAPOSTAn apostu egiteko.
METAPOSTAren helburuak ere adierazi dira 2012ko urte honetan zehar betetzeko: 100.000 erabiltzaile izatea, lehen mailako 25 igorle lortzea eta Pack Pyme zerbitzua erabiltzen duten enpresa eta instituzioak 75 inguru izatea.
· Bernabé Undak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak, lehenengo urtearen balantzearen prentsaurrekoan.