Lehenengo urte honetan METAPOSTAn alta hartutako 12.000 pertsonei eskerrak emateko, zozketa berri bat plazaratzen dugu. METAPOSTAk, 2012ko ekainaren 30ean, 2 pertsonentzako bidaia Copenhaguera, 5 iPad wifi (16 giga) (nahi izanez gero, Sony Vaio S 32GB tablet gailua aukeratu ahal izango da), eta 5 iPod touch zozkatuko ditu 2011ko urriaren 15etik 2012ko ekainaren 29ra arte METAPOSTA zerbitzuan alta hartu duten pertsonen artean.
METAPOSTAk eredu gisa Danimarkako eBoks zerbitzua du. Danimarkako zerbitzu arrakastatsu honek, 3,5 milioi erabiltzaile ditu jada, 5,5 milioiko biztanleria duen herrialde batean. Gainera 600 igorle nagusi bidaltzen dituzte komunikazioak eBoks-en bitartez. Gure xedea METAPOSTArekin antzeko arrakasta lortzea da gure zerbitzuan alta hartu duten pertsona guztiei esker. Horregatik, Danimarkako kapitala aukeratu dugu gure zozketaren bidaiarako.
Eta gainontzeko sariak ez dira atzean geratzen: 5 tablet edozein tokitik METAPOSTAn dituzun dokumentuak begiratzeko, eta 5 iPod Touch, METAPOSTAri esker izango duzun denbora libre guzti horretan erabiltzeko.
Zozketan parte hartuko dute automatikoki urriaren 15etik aurrera METAPOSTAn alta hartu duten pertsona guztiak, hau da, aurreko zozketan parte hartu ez zutenek. Oraingo honetan, aukera gehiago izan ahal dituzu irabazteko zure lagunak METAPOSTAn alta hartzera gonbidatuz. Ekartzen duzun erabiltzaile berri bakoitzeko hiru partaidetza gehiago izango dituzu.
Nola gonbidatzen ditut nire lagunak?
Gonbidatzeko aukera METAPOSTAko postontzi barruan duzu. Zure kontuan sartu, eta klik egin «Zure lagunak gonbidatu» botoian. Nahi dituzun emailak ipini eta gonbidapenak bidaltzearekin nahiko da. Pertsona horiek zure partez METAPOSTAren abantailak adierazten dituen email bat jasoko dute. Gonbidapena onartzean, zure lagunak METAPOSTAren datuetan jarri beharreko emaila, gonbidapena jaso duena izan beharko da zuk zozketan partaidetza gehiago lortzeko.
Gainera, urriaren 15a baino lehen alta hartutakoek zozketan parte hartu ahal izango dute METAPOSTAra erabiltzaile berriak ekartzen badituzte.
Nola hartu dezaket alta METAPOSTAn?
Hiru bide daude METAPOSTAn alta hartzeko:
- Ziurtagiri digitala: DNI elektronikoa, IZENPE txartela, CAMERFIRMA txartela edo ONA txartela.
- KZgunea: Edozein KZgunean egin dezakezu alta METAPOSTAn zure NANa edo AIZa erakutsiz (ziurtagiri digitalaren beharrik gabe). Hurbilen duzun zentroa eta ordutegia kontsulta ezazu KZgunearen web-gunean.
- Online banka: Kolaboratzen duten edozein entitatearen online bankaren erabiltzailea izan beharko zara modu honetan alta hartzeko (Bankoa, Bilbao Bizkaia Kutxa, Caja Laboral – Euskadiko Kutxa, Caja Vital Kutxa, Iparkutxa edo Kutxa).