METAPOSTA etorkizuneko ekintzaileekin

Arabako DBHko 4. mailako ikasleen ekintzailetasuna sustatzeko helburuz, «IkasEkiten – Aprender a emprender» programa hasten da gaur, Eusko Jaurlaritzaren Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuaren bitartez CEIAk (Arabakoeraberrikuntza-industrialdea) bultzaturiko ekimena.

Ekimen honi esker, ekiten ikasteko helburuarekin gazteek CEIAn goiz bat egoteko aukera izango dute. Bertan, ekintzailetasuna lantzeko tailer eta jokuak egingo dituzte, CEIAn lan egiten duten pertsona ekintzaileekin egongo dira eta METAPOSTA ezagutzeko aukera izango dute.

Gainera, METAPOSTAk ekimena sustatzeko Baskonia ikusteko bi sarrera zozkatuko ditu jardunaldi bakoitzeko. Zozketan sartzeko, ikasleak edo bere inguruko edozein pertsonak METAPOSTAn alta hartu beharko du, eta jardunaldian bertan azalduko zaie nola parte har dezaketen.

Zorte on guztioi! Prestatzen ditugun beste zozketen berri izan dezakezue gure Facebook edo Twitter profilak jarraituz.