Naturgasek METAPOSTAren bidez bidaltzen ditu fakturak

 

Gaur goizean, Bernabé Unda Indrustria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren sailburuaren gidaritzapean, Euskadiko gas-hornitzaile nagusiak bere fakturak METAPOSTAren bitartez bidaltzeko hitzarmena sinatu da. Naturgas Energíaren izenean, Massimo Rossini kontseilari zuzendari nagusiak parte hartu du sinaduran. Dokumentu-gordailu elektronikoaren ordezkaria, ostera, Juan Goicolea Berrikuntza eta Teknologia sailburuorde eta METAPOSTAko presidentea izan da.

Gaurtik aurrera, paperezko gas eta elektrizitate-fakturak ez dituzu etxeko atxibategietan pilatzen jarraitu behar. Zure postontzian sartu, Naturgas Energía igorleen zerrendan bilatu («Itxuratu nire kontua» aukeran) eta harpidetza egin ezazu. Konpainiaren faktura guztiak bizitza osorako leku seguru batean gordeta izango dituzu, interes pertsonaleko gainontzeko dokumentazioarekin batera: telefono-fakturak, banku-laburpenak, aseguru-polizak, ziurtagiriak, tituluak…

Naturgas Energíaren sarrerarekin, METAPOSTA erabiltzen duten 30.000 pertsonek Euskadiko finantza-entitate eta zerbitzu-enpresa nagusien dokumentazioa haien postontzi elektroniko pertsonaletan jaso dezakete jada.

Naturgasen harpidetza egiterako orduan zalantzarik badituzu, harremanetan jarri zaitezke gurekin 902 540 540 telefonoan, metaposta@metaposta.com emailaren bidez edo gure txat gunean.